Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Heroikoa (Eroica), 1987
Iruzkinak
Downtown 81 filmeko fotogramak
- Izenburua:
- Downtown 81 filmeko fotogramak
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | New York
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Erakusketaren atal honetan, Downtown 81 filmeko fotogramak aurkituko ditugu. 1980ko abendutik 1981eko urtarrilera filmatu zuten eta pelikularen zati bat gune honetan duzu ikusgai. Post-punk aldiaren Manhattango azpi-kultura erakusten digu, puri-purian zen klub, artearen eta musikaren mundua. Basquiat-ekin batera, filmak hiriko artista eta ikuskizun-emaile lagun batzuk erakusten ditu, tartean direla Kid Creole and the Coconuts, eta Debbie Harry, Blondie taldekoa. Harryk hiru rol jokatzen ditu, horietako bat maitagarri zaindari bat, Basquiat arazotsuari bizirauteko diru pixka bat ematen diona.
Basquiaten izaera bere buruan oinarritzen da zintzo, eta filma, hain zuzen, orduko bere bizitzaren bertsio exajeratua da. Bere bizitzako egun bat erakusten du: East Villageko apartamentura sartzeko giltza galduta, uzkur egiten dion neska pinpirin bat topatzen du eta, azkenean, gauaren itzalean galtzen da neskarekin Cadillac batean. Une hartan, ordea, oso bestelako errealitatea zuen: etxerik gabe bizi zen, eta batez ere ekoizpen-bulegoetan egin zuen lo filmaketak iraun bitartean. Ekoizpen-taldeak mihiseak eta pinturak erosi zizkion filmerako artelanak egiteko, eta horiek izan ziren bere lehen mihise-lanetako batzuk.
Downtown 81 Glenn O’Brien-ek idatzi eta ekoitzi zuen, Edo Bertogliok zuzendu eta 1976an New Yorkera heldutako Maripol diseinatzaile frantsesa izan zuen arte-zuzendari.
1980ko hamarkada erdialdera, filmaketa behin burututa eta postproduzkioa apenas abian zela, filma bertan behera utzi zuten zen diru-arazoak zirela eta. 1996an, Basquiati buruzko beste film bat egin zen, Julian Schnabelen eskutik. Downtown 81 proiektua 1999an berpiztu zuten, eta 2000n plazaratu.