Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Lasterketako zaldi iluna – Jesse Owens (Dark Race Horse – Jesse Owens), 1983
Uraren adoratzailea (Water-Worshipper), 1984
Iruzkinak
Polizia beltz baten ironia (Irony of a Negro Policeman), 1981
- Izenburua:
- Polizia beltz baten ironia (Irony of a Negro Policeman), 1981
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | New York | Sentimenduak | Arrazakeria | Indarkeria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Giza irudi beltz bat, kapela duena, eta aldamenean hitz hauek: ‘polizia beltz baten ironia’.
Hau da arrazari buruzko Basquiat-en adierazpen zuzenenetako bat. Basquiatek izenburuan aipatutako “ironia” da polizia beltz bat zapaltzen jarraitzen duen sistema bidegabe bateko zati bihur daitekeela.
1980ko hamarkadako New Yorken, polizia-agenteek beltz gazteei eta gizon latindarrei egiten zieten mehatxua oso benetakoa zen: koadro hau amaitu eta bi urtera, Basquiaten adiskide hurko bat, Michael Stewart, poliziak latz jipoitu zuen, are hil arte, metro-estazio bateko hormetan bere pintura-marka jartzeagatik. Hemen, Basquiatek geruzatan gehitu zuen pintura, eta gero harraskatu: kare-zuriaren peko odol koloreko pintura gorriak agerian uzten duenez, bada beste istorio bat azalaren azpian.
Basquiatek, 1980ko hamarkadan, gizon beltz moduan New Yorken izandako esperientziak eragin sakona izan zuen bere lanean. Behin honakoa azaldu zuen:: “nire pinturen protagonista gehienak beltzak dira. Ohartu nintzen ez zegoela margolan askorik zeinetan pertsona beltzak agertzen ziren”. Beraz, koadro honek ‘esperientzia beltza’ islatzen du, eta edonork identifika dezake horretan bere burua. Berak esan zuenez, “erregetasuna, heroismoa eta kalea” ziren koadroaren gaia.