Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982
Six Crimee, 1982
Iruzkinak
Kablea (Wire), 1982
- Izenburua:
- Kablea (Wire), 1982
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Dualtasuna
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Giza irudia oinarrizkoa da Basquiat-en artean. Bere hasierako giza irudiak aurrera begira agertzen dira, lauak, zirrimarrak dira, hezurdura edo organoak agerian dituztela eta, sarritan, argi-koroa edo arantza-koroa. Hartara, gailentasun- edo erlijio-kutsu bat hartzen dute.
1982ko giza irudi honek gurutzaketa bat ematen du, robot eta eskema anatomiko baten arteko zerbait, hortzak, sorbalda-hezurra, gibela eta belauna argi eta garbi etiketatuak dituela. Basquiat liluratua zegoen anatomiarekin oso gaztetatik. Gogoan izango duzu auto batek harrapatu zuela zazpi urte zituela; bada, sendatzen ohean zetzala, amak Gray’s Anatomy izeneko medikuntza-liburu bat eman zion begiratzeko. Horrek, anatomiari buruzko interesa piztu zion bizi osorako. Harrezkero, beste iturri batzuetara ere jo zuen, adibidez, Paul Richer-en artistentzako anatomia liburura eta Leonardo da Vinci-ren marrazkietara. Aldiz, giza irudi honek ez du errealista edo zehatzetik ezer. Batez ere, agerian uzten du Basquiatek ondo ezagutzen zituela hainbat artista, adibidez, Pollock, De Kooning, Warhol eta Twombly.
Basquiat sendatu egin zen umetan izandako zaurietatik eta, hogeitaka urte gutxi batzuk zituela, kanporantz konfiantza agertu eta laster batean arrakasta lortu zuen; hargatik, sentikorra eta hauskorra zuen gogoa. Esan daiteke giza irudi honek bere indarra eta hauskortasuna gorpuzten dituela.