Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Titulurik gabea/Auto-istripua (Untitled/Car Crash), 1981
Ringa (The Ring), 1981
Iruzkinak
4. zenbakia (Number 4), 1981
- Izenburua:
- 4. zenbakia (Number 4), 1981
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta gizartea | Artea eta kirola | Artea eta kultura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | New York | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Kaleko Artea
- Teknikak:
- Collage
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Basquiat giza kondizioaren behatzaile zorrotza zen. Lan honetan, ezkerretara, Vietnamgo Gerrako beterano estatubatuar bat dago, gurpil-auki batean eseria; moztutako begiak aurpegi gorrira itsatsiak ditu. Basquiat askotan erabili zuen collagea era horretan, eta bere irudietan maiz sartu zuen bere burua ere (gehienetan, motibo tipiko batzuk baliatuz). Hemen batzuk ikus ditzakegu: behean eskuinean, copyright ikur bat; gainean, bi koroa; goian, berriz, boxeolari baten irudi eskematikoa.
Basquiat Brooklynen jaio zen 1960an, eta erdi-klaseko etxe batean hazi zen. Aita Haitin jaiotako kontularia zuen eta ama, berriz, estatubatuarra, Puerto Ricokoa jatorriz. Beraz, ondo moldatzen zen frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Gaztetatik, bere ingurua, New Yorkeko hiria, izan zuen inspirazio-iturri: autoak, trenbideak eta metroak. Hala ere, Lisane Basquiat arreba gazteenak gogora ekartzen duenez, kulturak ere rol garrantzitsua izan zuen haien haurtzaroan.
Lisane Basquiat:
“(…) Brooklynen hazi ginen, Brooklyn Museotik, Prospect Parketik, Botanical Gardens lorategi botanikoetatik oso gertu: Brooklyngo kultura-zentroa dei zekiokeen. Museoek beti izan zuten garrantzi izugarria gure bizitzan. Hain zuzen, gauza batzuk ordenatzen ari ginen berriki, eta museorako bazkide-txartel bat aurkitu genuen, Jean-Michelek sei edo zazpi bat urte zituela jasotakoa, oso gazte… Amak sarritan eramaten gintuen ez bakarrik Brooklyn Museora, baita New York erdigunera eta MoMAra ere, eta Metropolitan Museoraeta Historia Naturaleko Museora. Beraz, gure bizitzan oso gaztetatik sartu zitzaigun gauza bat da (…)”.