Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Arkitektura organikoari buruz

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora eta Frank Lloyd Wright erakusketara. Erakusketa hau Frank Lloyd Wright Foundation-ek, Solomon R. Guggenheim Foundation-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarlanean antolatu dute. Frank Lloyd Wright erakusketa Iberdrolaren diru-babes oparoari esker egin ahal izan dugu.

“Lurreko hezur-lan harritsuan, haizeek eta mareak zizelka zezaten, dagoen, edo agertzen, edo irauten duen harria itxuratu zuten printzipioetan… badira han aro guztietarako, Gizadi osorako loti diren formak eta estiloak.”

Bere heriotzaren ondoren berrogeita hamar urte igaro direnean, Frank Lloyd Wright erakusketak estatubatuar arkitekto gailen baten ikuspegia omendu nahi du; Europan horrelakorik egiten duen lehenengo erakusketa handia da. Gainera, arkitekturaren benetako garrantziari eta gure eguneroko bizitzan daukan inpaktuari buruz ere mintzatzen da.

Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitu eta handik bi urtera jaioa, Frank Lloyd Wrighten bizitza luzea historiako denbora tarte erabakigarri baten zehar luzatu zen. 1867an jaio zen eta 1959an hil, gizakia espaziora mugitzen ari zen unean. Haurra zela, landa-bizitza maitatzen ikasi zuen, uda askotan bere familiaren Wisconsineko baserrian lan eginez. Garai horretan Arts & Crafts mugimendua zen nagusi, eta berehala segitu zion Modernismoaren edertasun iragankorrak. Wright, dena den, makinaren aroak eta garai modernoak ekarritako aparteko gizarte- eta teknologia-aldaketen lekuko izan zen.

Erakusketa honetan, Wrighten estudioko jatorrizko marrazki zoragarriak ditugu erakusgai, baita material historikoa eta erakusketarako bereziki egindako ordenagailu bidezko animazio eta maketak ere. Erakusketan ageri diren hirurogeita hiru proiektuak Wrighten lanaren zati handi batek gure garaian duen garrantzia argitzeko izan dira aukeratuak.

Gida honetan, Frank Lloyd Wright sakonago ezagutu ahal izango duzu bere hitzak entzunda; ama artetzat ikusten zuenaren bidez, hau da, arkitekturaren bidez gizartea hobetzea zuen amets, eta ugari idatzi eta jardun zuen hitzalditan. Erakusketan Wrightek espazio eraikia lantzeko zeukan giza ikuspegia eta batez ere ikuspegi sortzailea eta pentsakorra ageri dira. Gainera, espazio hori kanpoko formarekin erlazionatzeko zeuzkan era irudikorrak uzten ditu agerian.

Wrightek 1938an zioenez:

“Eraikin bakoitza misiolari bat da… Etxeak ezarritako gizarte-ordenaren amaiera aurreikusiz baizik ez ditut eraikitzen. "

Planeta krisian dagoen une honetan, inoiz ez gara izan geure bizimodua berraztertzeko kinka handiago batean. Hartu aurretik, erabakiak hausnartu behar ditugu, teknologikoak, espiritualak edo ingurumenekoak direla ere. Bere arkitekto-karrera duela mende bat baino gehiago hasi zuen arren, egun Frank Lloyd Wrighten ideia askok “ingurumenari buruzko begirunea” dutela esan dezakegu. Garai horretan, ordea, ez zegoen horrelako kontzepturik: Wright, izan ere, arkitektoen artean pentsakorrena zen eta forma naturalak gehien maite zituena. Arkitektura “organikoa” zeritzanaren babesle zen aldetik, iraultzaile bat ere izan zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago