Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Hotel Inperiala, Japonia

Info gehiago

Ocatillo

Info gehiago

Iruzkinak

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Izenburua:
Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa
Erakusketa:
Frank Lloyd Wright
Gaiak:
Artea eta paisaia | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Tamaina | AEB
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Lloyd Wright, Frank

1920ko hamarkada “zoriontsuak” fenomeno guztiz berri bat ekarri zuen: automobil-turismoa. 12.000tik gora Ford “T” zebiltzan Estatu Batuetako errepideetatik.

Nora joango zen jendetza hori ordea? Gordon Strong Chicagoko negozio-gizonak bilera batera deitu zuen Wright 1924an. Berarekin hitz egin nahi zuen Sugarloaf Mountain muinoaren tontorra “automobilen helburu” izan zedin, Washington eta Baltimore bezalako gertuko hirietako bisitariak erakartzearren. Esan zuenez:

“Zirrararen elementua eta edertasunaren elementua dauzkan eraikina nahi dut. Txundigarria izan behar du, harritzekoa... iraun behar du, oroitarri iraunkorra eta sinesgarria izan.”

Wrightek bisitariak autoak kanpoko aldapa batean gora gidatzen imajinatu zituen…

“...beren autoetan eroso eserita egoera berri batean, paisaia osoa euren inguruan biltzen dela: gidariak, hegazkin batean baleude bezala, ikuspegiaren eraginpean gelditzen dira.”

....eta haien autoa aparkaleku-zaintzaileari utziz, hura aparka zezan. Bisitariak, ondoren, esparrura sar zitezkeen oinezko arrapala batetik. Beheko paisaia harritsua miretsiko lukete, zoru mailan dagoen planetariora heldu aurretik.

Honezkero jabetuko zineten “Begiratokiaren” zigurat formaz segur aski. Egitura honek Ekialde Ertainean ditu bere erroak, batez ere Samarrako Mezkita Handian (Irak). Piramide mailakatuaren forma ez zen ia erabili antzinatik. Wrightek, ordea, ez zien itzuri egiten inspirazio historikoko ideiei. Strongekin izandako bilera batean aldarrikatu zuenez, “Begiratokia” “munduaren hizpide” bihurtuko zen, Pisako Dorre makurra, Salomon Erregearen tenplua edo Babiloniako Lorategi eskegiak bezala.

Wright ez zen autoentzako halako arrapaletan pentsatu zuen arkitekto bakarra, baina bera izan zen tamaina horretako aldapa pentsatu zuen bakarra. Bere aldapa asmo handiko plan itzela zen: asmo handiegikoa beharbada. Bezeroak arkitektoa Babeleko Dorrea “kopiatzea” leporatu zion, eta proiektua bertan behera utzi.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago