Frank Lloyd Wright
Pittsburgh Point Park zentro zibikoa
Bagdad
Iruzkinak
Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”
- Izenburua:
- Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
Mile High bulego-dorrea eraiki izan balitz, egun munduko eraikinik altuena izango zen. Milia bateko (1.609 metro) altuera zuen telebista-dorrea diseinatzeko eskatu ziotenean, Wright-ek 528 solairuko egitura bat proposatu zuen. Bere orwelldar soluzioak (antena bat eraikin bihurtzea) sinesmen irudikor baten eragina zeukan atzean: Wrighten iritziz, “informazioak “espazio publikoaren” tokia hartuko zuen jendearen irudimenean. Eraikinean Illinois estatuko gobernuaren bulego guztiak bilduko ziren, eta merkataritza- zein gobernu-zereginak eta zeregin zibikoak kontzentratuko zituen. Aldiz, Wright bizi bitartean horrelako eraikuntza bat teknikoki ezinezkotzat jo zuten.
Aurrealdea estutuz doa eraikinak gora egin ahala, eta igogailua nagusiak agerian geratzen dira; hartara, azken solairura lasterkatzen zirenak paisaia zoragarriak begiztatuko zituzten. Igoerak hirurogei segundo baino ez zituen joko.
Wrightek gorroto zituen hiri jendeztatuak, eta etxe-orratz erraldoi bat diseinatzea, beraz, arraroa irudi zitekeen; baina ideia bere Broadacre City proiektuan agertutako deszentralizaziorako “beharrezko pausotzat” zeukan.
“Mile Highek gizateriaren talde-sena erakarri, justifikatu eta legitimatuko zuen. . . , eta hirigintzatik egun geratzen dena garbituko zuen”.