Frank Lloyd Wright
Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea”
Taliesin
Iruzkinak
Herbert Jacobs etxea 2
- Izenburua:
- Herbert Jacobs etxea 2
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Geometria | Materiala | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
1942an, beren lehenengo etxea eraiki eta sei urtera, Herbert eta Katherine Jacobsek ia hondatua zegoen baserri handi batera bizitzera joatea erabaki zuten, hirigintzaren hedapenetik at. 1944an, berriz eskatu zioten Wright-i haientzat bigarren etxe bat egiteko.
Oraingoan, areago joan zen Wright: 120 graduko arku batean bi solairuko etxe bat eskaini zien. Egungo eguzki-energiaren inguruko kontzeptuei aurre hartuz, hegoaldeko horma kristalezkoa zen guztiz. Sabairako leihoek eta kristalezko ateek neguan eguzki-argia sartzen uzten zuten eta zoru-mailatik beherago zegoen lorategi batera ematen zuten. Eguzkiak hormigoizko lauza eta harrizko hormak berotzen zituen egunez. Udan etxea bere hegal handiaren itzalpean geratzen zen, eta etxe atzeko lurrezko “lubeta” batek hozten zuen.
Bista aldetik, hemengo maketan ikus dezakezunez, etxea ikusgarria zen. Bisitariak harrizko hormek osatutako tunel batetik ibiltzen ziren. Etxera gerturatzean, leiho zenitalen ilara estu bat soilik ikus zezaketen, belarrez estalitako mendixka antzeko baten gainean kokatua bezala. Tunel ilun hartatik, bat-batean zoru-mailatik beherago zegoen lorategi eguzkitsura irteten ziren.
Altuera bikoitzeko kristalezko horma itzel batek urmael apaingarri eta biribil bat bitan zatitzen du.
Urmaelaren zati bat kanpoan da, lorategian; beste erdia, berriz, egongelako zoruan. Urmaelaren barneko diseinua biribila da: kareharrizko eta kristalezko espazio handi batek osatzen duen bihurgunea. Barneko urmaelaren zirkulu-erdia kanpoaldeko urmaelak osatzen du zirkulu perfektua osatuz; era berean, etxearen zirkulu-erdi ikusgarria lorategiaren zirkulu-erdiak osatzen du.