Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Ocatillo

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Info gehiago

Iruzkinak

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Izenburua:
S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea
Erakusketa:
Frank Lloyd Wright
Gaiak:
Giza harremanak | Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Materiala | Tamaina
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Lloyd Wright, Frank

1930eko hamarkadan, autobiografia bat eta The Disappearing City liburua argitaratu ondoren, Wright-en karrerak bultzada eta noranzko berria hartu zuen. 1936an, Herbert F. Johnson, S.C. Johnson & Companyren sortzailearen biloba, Wrighti hurbildu zitzaion. Zorua zaintzeko argizarian oinarritutako produktuen bere familiaren konpainia oparorako bulego-eraikin berri bat diseina zezan nahi zuen. Johnsonek azaldu zionez, bulego irekiko diseinua behar zuen, bertan exekutiboek eta bulegoko langileek erabat elkarrekin lan egin zezaten.

Wrighten eraikina zen…

“enpresa modernoaren interpretazioa. Bertan lan egiteko inspiragarria izateko diseinatua dago, edozein katedral gurtzarako den bezala.”

Hogeita hamar urte lehenago Larkin Company bulego-eraikinarekin bezala, Johnson eraikinaren kokapena ez zen oso ikusgarria. Wrightek, orduan, eraikinaren barnealdean jarri zuen arreta. Johnson lanerako areto handia zuhaitz antzeko zutabe lerdenen gainean altxatzen da: bi solairuko zutoinak sabaira igotzen dira eta lili-kuxinak bezala irekitzen. Adreilu gorrizko horma borobilduz eta leiho-gabeez inguratua, espazioa goitik dago argitzen dute sabai-leihoek eta hirurogeita hamar kilometroko luzera duten beirazko hodiz egindako erlaitz batek. Argiztapen berritzaile hori mantentzea zaila zen oso, baina efektuak miresgarriak ziren. Argiz betetako areto handira sartzeko, argi-itzal txandakatuen korridore batetik igaro behar zen, Wrightek espazio-efektu dramatikoa sortzeko maiz erabilitako baliabidea.

Beheko espazio zabalean zeuden bulegoko langileek tarteko solairuko exekutiboen bulegoak eta zabaltza ikus zitzaketen; hartara, konpainia-familiaren ideia sendotzen zen.

Wrightek, gainera, bulegoko altzari guztiak diseinatu zituen, eraikin beraren zurezko eta altzairu tubularrezko kurbak islatuz. Wrightek bere beste berrikuntza handietako bat patentatu zuen: “lantegiaren” diseinua, lerro dotorez eta tiradera birakariez jantzitakoa eta, harekin batera, hiru hankako aulkia.

1939ko apirilean eraikina ireki zutenean, konpainiak Racineko herritarrak gonbidatu zituen bisita egin zezaten. Hogeita sei mila pertsona bertaratu ziren, hiriko bi etxadi hartzen zituzten ilarak sortuz.

1943an, Johnsonek Wrightengana jo zuen berriz, ikerketa-laborategi baterako diseinu baten inguruan hitz egiteko. Johnsoni hamalau solairuko dorrea atondu zion oraingoan, bulego-eraikinaren aldamenean. Wrightek St. Mark’sen 1927–31 urte bitartean baliatutako printzipio estruktural berean oinarritua, oraingoan ere solairuak ardatz edo “enbor” batetik irteten ziren hegaletan.

Honela osatzen da laborategi-dorreko sei unitate duplex bakoitza: solairu karratu bakoitzak goitegi biribil bat du gainean, eta adreilu eta beirazko hodiz egindako horma pantailek ixten du. Johnson eraikina, Paul Goldberger arkitektura-kritikariaren arabera, “Estatu Batuetako arkitekturaren une erabakigarrietako bat da”. Goldbergek dioenez, “hor hartu zuen Wrighten gizalegezko lantegi baten ikuspegiak indar poetiko bizia eta sakona”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago