Frank Lloyd Wright
Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”
Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak
Iruzkinak
Bagdad
- Izenburua:
- Bagdad
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Herri-kultura
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
Burutu gabeko Bagdad Handirako Planaren eskala handiko maketa da hau.
“Irak suntsitua izan aurretik, hiri zirkular ederra zen (Bagdad), baina mongolak etorri ziren iparraldetik eta ia suntsitu zuten. Egun, hiri horren aztarnek petrolioa aurkitu dute eta Harun ar Rashiden hiria bueltan ekar dezakete. Aldiz, ez dirudi hori egingo dutenik, Mendebaldeko arkitekto ugari etxe-orratzak eraikitzen ari baitira inguru guztian. Mendebaldeko hiri handi guztietan ereindako hondamenarekin topo egingo dute. Beraz, ezinbestekoa da nire ustez Mendebaldearen segiziora biltzea zein eroa den jabe daitezen saiatzea”.
1957an, orduko Irakeko errege Faisal IIk Wright gonbidatu zuen Bagdadera, baita Le Corbusier, Gio Ponti eta Walter Gropius arkitektoak ere, mundu modernoko hiri bat planifikatzen lagun ziezaioten.
Wright liluraturik zegoen umetan Mila gau eta bat gehiago liburuarekin, eta nahiago izan zuen Iraken sormen handiko tradizioetatik edan, “kristalezko kutxen mutilak” deitu zituenekin bat egin baino. Bere ikuspegi erromantikoak VIII. mendeko kalifa handi Harun ar Rashiden kulturatik biziki edaten zuen; kalifa horrek Bagdadi nagusitasun gogoangarria eman zion.
Arabiako eta Pertsiako arteak eta arkitekturak inspiratua, Wrightek hiri berri baterako zirriborroa egiteari heldu zion. Beti idealista, Ilargi-erdi opera-aretoaren bere diseinuari “Eden lorategia” deitu zaio. Bibliako Eden lorategia egungo Bagdadetik gertu bide zegoen.