Frank Lloyd Wright
Sarrera
Etxebizitza-proiektuak
Iruzkinak
Arkitektura organikoari buruz
- Izenburua:
- Arkitektura organikoari buruz
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Gizakia | Giza harremanak | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta paisaia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Espazioa | Materiala | Ingurunea eta natura | AEB | Gogoeta
- Mugimendu artistikoak:
- Arkitektura organikoa
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
“Pertsonak eraikinaren zati izan beharko lirateke, eraikina haien zati izan beharko litzatekeen bezala…”
Auto bizkorrak maite zituen, baita errepide irekiaren sinbolismo indartsua ere, eta Estatu Batuei ideia berri eta kitzikagarri ugari eman zizkion: solairu irekien diseinua, aparkaleku irekia eta diseinu arrazionalizatua. Aldi berean, naturarekiko erlazio sakon eta iraunkorra oinarrizkoa zen Frank Lloyd Wright-en filosofian. Bere ustez, arkitektura “forma hartzen zuen bizitza” zen.
“Arkitekto zentzuduna elementuen maisu da: lurra, sua, argia eta ura. Espazioa, mugimendua eta grabitatea dira paleta, eta eguzkia pintzel. Gizateriaren bihotza du kezka. Gizon guztien artetik, berak begiratu behar du gauzen bihotzean”.
Lerro horizontala, horizontea, erabakigarria da Wrighten lanean. Berak idatzi zuenez, “Lurrean gizakia hor dagoelaren muga izango da beti”. Are garrantzitsuago, bere aburuz, “organiko” hitzak “harmonian” ere esan nahi zuen, ingurumenarekin ez ezik, Gizateriarekin ere.
Wrighten ustez, arkitektura organikoak “bat etorri behar zuen denborarekin, tokiarekin eta gizakiarekin”. Pertsonak mundu naturalera hurbildu nahi zituen, Estatu Batuen erdi-mendebaldeko zelaietatik hasita. Familia garaikidearen beharrizanekin bat zetorren diseinu-soluzio baten bila, jaitsi egin zituen etxebizitzetako altuera orokorrak eta askatasuna zerien barnealdeak sartu zituen, beira artistikozko hormak, eta beheko su nabarmen eta nagusi bat, familia haren inguruan bil zedin. Tokiko material naturalak aukeratu zituen: adreilua, harria eta zura. Denboraren poderioz, bere lana garatu ahala, barnealdeko espazioa eta inguruko paisaia bateratzea bilatu zuen.
Wrightengan eragin izan zuten pentsatzaile transzendentalistek gizakiaren eta naturaren, materiaren eta espirituaren arteko batasun banaezina irakasten zuten.