Frank Lloyd Wright
S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea
Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea
Iruzkinak
Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea
- Izenburua:
- Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta hezkuntza | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Ingurunea eta natura | AEB
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
Estatu Batuetako unibertsitate-campus gehienak lauki-sare formaren arabera itxuratzen dira. Wright pozik zegoen unibertsitate bat eta bere campusa diseinatzeko eskatu ziotenean, hezkuntza eta ikaskuntzari buruz beti agertu zuen interesa zela eta. Hala ere, egitasmoa ez zen bere planaren arabera gauzatu.
Jatorriz, Wrightek ardatz ezberdinen arabera kokatu zituen eraikinak eta, gero, zabalgune estali batez konektatu. Zabalgunea garrazki-zuhaizti batean zehar luzatzen zen. Zabalgunearen estalkiaren altuera zuhaitzen ilara dotorearen altuera berean kalkulatu zuen; hartara, eguzki berora eta euri-erauntsietara emana den Floridako ingurune horretan, itzalaren babes eta freskoa izango zuen.
Proiektua 1938tik 1957ra luzatu zen, eta eraikin bakoitzerako azken diseinuak garai desberdinetan iritsi ziren denbora tarte horretan. Wrightek proposatutako hemeretzi egituretatik, bederatzi bakarrik eraiki zituzten, zabalguneak ere tartean zirela.