Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Arkitektura organikoari buruz

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Info gehiago

Iruzkinak

Etxebizitza-proiektuak

1887an, 19 urte zituela, ia heziketa edo esperientziarik gabe, Wright-ek Wisconsin utzi zuen Chicagora bidean. Amak bera arkitekto izatea zuen amets. Toki edo denbora egokiagorik ezin suertatu zitzaion.

1871ko Sute Handiak Chicago ia guztiz hondatu zuen, eta orduan hiria eraikitze-goraldi batean zegoen. Wrightek Adler and Sullivan enpresa handian aurkitu zuen lana.

Bere nagusi Louis Sullivan-ek egindako 5.000 dolarreko maileguari esker, Wrightek bere etxea eraikitzeari ekin zion, Chicagoko Oak Park bizitegi-auzoan. Bere familia handitu ahala, etxea ere handitzen zen; baita bere ideiak ere. Kupel-ganga itxurako sabaia zuen jolas-gela miresgarri bat eraiki zuen haurrentzat, haurtzaindegi eta soinketa-gela arteko zerbait.

Bere estudioa irekitzean, etxebizitzen diseinuan jarri zuen arreta. Mende amaieran, Frank Lloyd Wrightek iraultza bat eragin zuen etxeen arkitekturan: familia garaikidearentzako diseinu egokiaren bila, etxebizitzen altuera orokorrak jaitsi zituen, atikoak (eta, ahal zuenean, sotoak) kendu, eta askatasuna zerien barnealdeak sartu zituen, baita beira artistikozko horma dotoreak ere. Gainera beheko sua erdian ipini zuen, familia haren inguruan bil zedin. Diseinu hori ”Prairie” (estepa) estilo delakorantz emandako urrats handia izan zen.

“Eraikinaren errealitateak ez ditu teilatua eta hormak oinarri, barneko espazioa baizik: barneko bizilekua.”

Geroago, Estepa estiloko etxeek gurutze itxurako eraketa hartu zuten maiz. Tximini handi baten erdigunetik abiatuta, erradikalki irekitako espazioak askatasunez isurtzen ziren gune publikoetan barrena, banaketa argirik gabe. Leiho, balkoi eta terraza ilarek etxea kanpoaldera irekitzen zuten; aldiz, etxe barnean, segurtasun- eta aterpe-sentsazio sendoa zen nagusi. Hori lortzeko, sabai zabalak, baxuak eta diseinuaren batasun orokorraren goxotasuna baliatu zituen. Wright, lehenagoko Arts & Crafts mugimenduko William Morris bezala, “erabateko diseinuaren” zale amorratua zen. Garai hartan ohikoa zenerako, barnealde bakoitzerako bereziki diseinatu zituen altzariak eta osagarriak modernoak, aerodinamikoak eta gehiegi apaindu gabeak dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago