Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Info gehiago

Iruzkinak

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Izenburua:
Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak
Erakusketa:
Frank Lloyd Wright
Gaiak:
Artea eta emozioa | Artearen historia | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Geometria
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Lloyd Wright, Frank

Goazen orain Wrightek “maisulana” deitu zuen eraikina ikustera. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumerako lehenengo marrazkiek erakusten dutenez, 1924ko diseinu bati lotu zitzaion argi eta garbi: Gordon Strong begiratokia eta planetarioa. Perspektiban egindako bere hirugarren marrazkian, berriz, Wright kontzeptu batera gerturatzen ari zen. Museoaren kiribil handia, egun hain ezagun eta ospetsua, zabaldu egiten da igo ahala, eta gero eta itzelagoa bihurtuz.

Erradikala zen; amorratutako kritikariek, aldiz, horma kurbatuak ikusita, behar bezalako arte-galeria baterako egokiak ote ziren euren buruei galdetu zieten.

1943ko ekainean gutun bat iritsi zen ezustean, Wrightek Solomon R. Guggenheim meatzaritzako aberatsaren pintura “ez-objektiboen” (egun arte abstraktua deitzen dugunaren) bildumarako museo berri bat diseinatuko ote zuen galdetuz.

Wright Guggenheimekin bildu zen, eta zerbait erradikala sortzeari heldu zion, arte berri abstraktu horrekin bat etor zedin. Baina, bederatzi hilabetez museoak ez zuen kokalekurik aurkitu, eta Wrighten nahigabeak hasi besterik ez ziren egin.

Guggenheim museoa eraikitzeko borrokak 16 urte iraun zituen. Manhattango eraikuntza-kodearen administratzaileek etengabe zirikatzen zuten. Esate baterako, kristalezko ganga txikiagoa izan behar zela zioten, eta beso-euskarriak behar zituela.

Orduan, hogeita bat artistak, Willem de Kooning eta Robert Motherwell tartean, protestako talde-agiri bat sinatu zuten. Ziotenez, Wrighten eskegiteko planak beren mihiseak oker utziko zituen. Wrightek, berriz, ohiko kutxa-formako galeria-egiturak “espirituarentzako zerraldoa” zirela erantzun zion. Emaitza ikusteko itxaron zezaten eskatu zien.

Planak behin eta berriz berrikusi zituzten, eta guztizko kostuak hiru milioi dolarrera igo ziren. Wrightek hainbat marrazki-sorta oso prestatu zituen. Guggenheimek erabaki zuen eraikuntza-kostuak jaitsi egingo zirela, eta proiektua atzeratu zuen. Oker zebilen ordea. Dena garestiago egin zen eta, gainera, 1949ko azaroan Solomon Guggenheim hil egin zen. Ez berak eta ez Wrightek ere ez zuten museoa amaitua ikusi.

Altxa ahala, newyorktar zorrotzek ezizen asko eman zizkioten: “barakuilua”, “opil-min astuna”, “garbigailua”…

New Yorkeko Hiri Parkeen arduradun Robert Moses-ek esan zuenez, museoak “olo-ahi plater bat buruz behera” zirudien.

1959an, azkenean, ireki egin zuten. Jende-andanak pozik hartu zuen; arte-munduko goi-ordezkariek, berriz, amorruz. John Canaday arte-kritikariak esan zuenez: “Museoa arkitekturaren eta pinturaren arteko guda da, eta biak ateratzen dira larri zaurituak”.

Beste batzuek besterik uste zuten. “New Yorkeko eraikin handiena da”, esan zuen Philip Johnson arkitektoak. “XX. mendeko toki handienetako bat”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago