Frank Lloyd Wright
Mendebaldeko Taliesin
Tenplu Unitarioa
Iruzkinak
Larkin Company bulego-eraikina
- Izenburua:
- Larkin Company bulego-eraikina
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Proportzioa | AEB
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
“Larkin eraikina arkitekturan Estatu Batuetan protesta egin zuen lehen eraikina izan zen. Bai, zabaldua zegoen zentzugabekeriaren joeraren kontrako lehenengo protesta nabarmena izan zen. Estatu Batuak estilo ezagunen zabor-meta handi batera amiltzen ari ziren, adimenez eta pazientziaz arkitektura berri bat sortu beharrean”.
1903 zen eta hau izan zen Wright-en lehenengo lan publiko handia. Larkin konpainiaren konplexuan ordurako baziren solairu anitzeko hainbat fabrika-eraikin Buffaloko industria-barrutiko eremu handi batean zabalduak, trenbide-linea garrantzitsuen elkargunetik gertu. Trenbide-geltokiak hain gertu egotea erosoa zen; aldiz, ingurunea desatsegina eta kez kutsatua zegon. Wrighten erronka lan honetara bideratutako langileentzako eraikin erakargarria diseinatzea zen, kanpoko ingurunetik eraginkortasunez isolatua geldituko zen eraikina.
Arkitektoak deskribatu zuenez, eraikina “adreiluzko amildegia” zen: soila kanpotik, baina argiz betea barnetik, sabai-leihoak ataria argiz betetzen zuen neurrian. Wrighten printzipioek, batez ere etxeen diseinuan egindako lanaren bidez garatutakoek, Larkin eraikinaren diseinua ere gidatu zuten: sinpletasuna, giza-proportzioa, materialen bateragarritasuna, eta forma- eta eraikuntza-metodoak bateragarritasuna. Guzti horien konbinazioak Larkin korporazioko exekutibo eta langileentzako lan-espazio handia eta atsegina sortu zuen.
Eraikinak, gainera, munduko “aire girotuko” lehenengo sistemetako bat zeukan. Aire freskoa teilatutik sartzen zen eta lau izkinetan kokatutako “zerbitzuko putzuetako” hodietan barrena zebilen. Zoruak luxuzko marmolaren itxura izan zezakeen, baina benetan magnesitaz eginda zeuden: zorua isila izateaz gain, su-kontrakoa zen. Eraikina 1950ean eraitsi zuten, arkitektoek beren protesta sendoa agertu arren.