Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Larkin Company bulego-eraikina

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Info gehiago

Iruzkinak

Tenplu Unitarioa

Tenplu Unitarioa 1905ean hasi zen eraikitzen, duela mende bat gutxi gorabehera. Ahal baduzu, begiratu tenpluaren egungo argazkia maketa ikusi aurretik. Leiho zenitalek argi iragazia igarotzen uzten dute, Erdi Aroko abadietako koloretako beirateek legez, espazioa argi-marrazki irudikagarriz betez. Kanpoaldea ez da ikusten. Antzinako monje eta harginek bezala, Wright-ek barnerantz erakarri nahi zuen bere arreta, kongregazioaren bilera espiritualari garrantzia emanez.

“Egun oskarbi, zoriontsuaren sentsazio bat lortu nahi nuen barnealdean. Hala, euri edo izpi izan, eguzki-argiaren berotasuna izango zuen”.

Goazen orain maketa ikustera. Wrightarrak Oak Parkeko Kongregazio Unitarioko kideak ziren. Eliza sute baten ondorioz berreraiki beharrekoa zen. Kongregazioaren fondoak mugatuak ziren: 45.000 dolar besterik ez zituen. Wrightek, hala ere, unitarioek, pentsamolde irekia izateagatik bereizten direnak, aurretik inoiz ikusi ez bezalako espazio bat sortu zuen.

“Zergatik orduan ez eraiki tenplu bat… gizakiarentzat, bere burua aurki dezan, Jainkoaren maitasunean?

Eraikuntza-batzordeak nolako itxura izango zuen galdetu zionean, Wrightek hasiera batean ezin zuen erantzun:

“Lehenengo ideia zen gurtzarako gela nabarmenaren ideia gogoan izatea, eta gela handiaren zentzu horrek eraikin osoa itxuratzen uztea, barneko gela kanpoko arkitektura izaten uztea.”

Hau izan zen hormigoia ageriaz utziz egin zen AEBko lehenengo eraikin publiko ez-industriala. Bere soiltasunak, lau aldeak berdin-berdin, kostuak murriztu zituen. Hormigoia moldatzeko erabilitako zurezko moldeak berrerabil zitezkeen. Auditorioaren barnealdeak eliza-eraikinetarako ezarritako arau gehienak hautsi zituen.

Erdiko pasabidea baztertua geratu zen atariko sarrera baten eta aretoaren perimetroa inguratzen zuen “klaustro” baten alde; hartara, kongregazioko kideak besteei enbarazu egin gabe sar zitezkeen. Eserleku ilarak atondu ziren solairu nagusian, baita balkoien bi mailatan ere, aretoaren hiru aldeetan; hartara, pertsona guztiak artzainaren ondora bildu eta elkarren bistan jar zitezkeen.

“Arkitekturaren zentzu guztiz berri bat geratu zen agerian… funtzioari lotutako forma ez ezik,, espazio mugatu moduan sortutakoa ere bazen.”

Eraikina orduan “argi bidez sortutako barne-espazio” bat bihurtu zen, eta gizateriaren batasuna eta unitarioen artean Jainkoaren presentziaren sinesmena irudikatzen zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago