Frank Lloyd Wright
Broadacre City
Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”
Iruzkinak
Pittsburgh Point Park zentro zibikoa
- Izenburua:
- Pittsburgh Point Park zentro zibikoa
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Geometria | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
Kaufmann familiaren eta Frank Lloyd Wright-en arteko 25 urteko adiskidetasuna bezero eta arkitekto baten arteko historiako harreman berezienetako bat zen. Edgar Kaufmannek Wrightekin ikasi zuen. Kaufmann familia diseinu onak pertsonen bizitzak alda zitzakeelako Wrighten uste sendoarekin bat zetorren. Horrenbestez, Edgar Kaufmann aita Pittsburgheko (Pensilvania) hiriaren berrikuntza-planetan murgildu zenean, ezinbestean bere laguna hartu zuen lankide. Kauffmannek berak pagatu zuen Wrighten ordain-saria.
Pittsburgh Point Park zentro zibikorako proposamena une hartan utzia zegoen penintsula ikusgarri batean zen egitekoa, Allegheny eta Monongahela ibaiak Ohio handia eratzeko elkartzen diren tokian.
Wrighten diseinuen arabera, eraikin nagusiaren kiribil itxurako bolumenek ibaiek bat egiten duten guneko zurrunbiloak ematen dituzte aditzera.
Badira plan horren bertsio desberdinak, baina hasieran asmotan zerabilen egitura handiak 300 metroko zabalera eta 50 metroko altuera zituen, eta gainean “Sky Park” (zeruko parke) bat. Opera-aretoa zeukan bertan, alderantzikatutako gangaz estalitako kirol-jauregia, hiru zinema-areto eta konbentzio-areto bat.
Guztiz aipatzekoak dira ere xehetasun teknikoak. Eraikin nagusiaren barneko aretoak lente-formako egitura bikainez eraikiak dira. Zutabe erraldoi batzuei lotuak daude, altzairu aurreatezatu bidez.
Planaren erdia besterik egin izan ez balute, Pittsburgheko herritarren bizitzak eraldatu egingo ziren. Wrighten ideietan igerileku zabalak, joko-parkeak, ontziola bat, akuario bat eta zoo bat agertzen ziren.