Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Hiri-proiektuetarako sarrera

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Info gehiago

Iruzkinak

Broadacre City

Broadacre Cityren ideia beti izan zen indarrean Wright-en helduaroko bizitzan. Arkitektoak 1932an aurkeztu zuen proiektu hau itomenik gabeko hiri bat sortzeko ideiarekin. Kontzeptu hori berrikusten eta hedatzen denbora eman zuen, bere heriotza 1959an gertatu zen arte.

Bere ikuspegi utopikoa adituek gobernatutako gizarte batena zen, burokraziarik gabea izango zena. Familia bakoitza izango litzateke bere lur-sailaren arduradun. Wrighten gaztaroko Arts & Crafts mugimenduaren eta William Morris-en ikuspegi utopikoak ekartzen ditu gogora nolabait. Hala ere, Broadacre City ez zen Hiri Lorategiaren kontzeptu soila, Erresuma Batuan Ebenezer Howard-ek eraiki bezala. Helburua ez zen lotarako hiri hutsa sortzea, hiriaren zabalpena baizik.

Filosofia hori gainezka jendeztatutako hiri-bizitzari buruzko Le Corbusier arkitekto suitzarraren teorien guztiz kontrakoa zen. Broadacren familia bakoitzak baserri txikiak eskuratuko zituen, baita baso-sailak eta aisialdi-guneak ere, baina industria arina eta beste hiri-instalazio batzuk etxetik 15 eta 30 km artean zeudela.

Usoniar etxeak bere ametsaren zati ziren, baina bere etxeak egitea lortu bazuen ere, Broadacre kontzeptua bera amets geratu zen.

Broadacre paisaia bat da, hiri bat baino: Estatu Batuetako hiri handietako giza baldintzen kontrako bere argumentua. Antolamenduz deszentralizatua, buru askia da horniketaz, errepublikarra konstituzioz eta “soilik mugi daitezkeen hiritarrek” jendeztatua.

Lur-erabileraren inguruko arauak ez ziren Wrighten planen arabera aldatuko ziren gauza bakarra. Beste utopia batzuk ez bezala, Usonia ez zen lankidetzan oinarritzen, indibidualismo amorratuan baizik. Estatubatuar arrunt bat jabeak eraikitako eta diseinatutako etxean bizi da. Bere indibidualismoa nahiko luketen edozein estilotan adieraz zezakeen, baldin eta, Wrighten hitzetan,

“toki, material, eraikuntza-metodo eta -helburuetan integratua eta naturala bazen”.

Agintari zibil nagusitzat arkitekto bat izango zuten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Arkitektura organikoari buruz

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Etxebizitza-proiektuak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 1

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Herbert Jacobs etxea 2

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Taliesingo Hillside antzokiko oihala

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mendebaldeko Taliesin

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Larkin Company bulego-eraikina

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Tenplu Unitarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hotel Inperiala, Japonia

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Gordon Strong Begiratokia eta Planetarioa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Ocatillo

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

S.C. Johnson & Son, Inc. bulego-eraikina eta ikerketa-dorrea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Floridako Hegoaldeko Unibertsitatea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Huntington Hartford kirol-kluba/aisialdirako gunea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Unitarioen bilera-etxea

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Marin County zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Hiri-proiektuetarako sarrera

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Broadacre City

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Pittsburgh Point Park zentro zibikoa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Bagdad: Posta- eta telegrafo-eraikin nagusirako marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum – Marrazkiak

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago

Solomon R. Guggenheim Museum-erako maketa

Frank Lloyd Wright, Iruzkina, 2009

Info gehiago