Frank Lloyd Wright
Herbert Jacobs etxea 1
Herbert Jacobs etxea 2
Iruzkinak
Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea”
- Izenburua:
- Edgar J. Kaufmann etxea, “Ur-jauziko etxea”
- Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta paisaia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Arkitektura organikoa
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
Edgar Kaufmann semearen hitzetan:
“aparteko sorkuntza baino, giza bizitza naturako prozesu bat zelakoan zegoen Frank Lloyd Wright. Berarentzat arkitektura, gizateria eta natura segida dinamiko handi batean elkartuak zeuden, eta arkitekturaren barneko jarraitutasunak aditzera ematen zuen —eta berak hala izan behar zuela ere pentsatzen zuen— pertsonak bizitzako indar naturalekin lerrokatzen zirela”.
Ur-jauziko etxean Wrightek munduari erakutsi zion eraikin bat, lurra eta ura paisaia bakar bat osatzeko elkar zitezkeela.
Eraikina uretatik kanpo zuzenean goititzen da. Zutabe-hegal bat irteten da egitura nagusitik. Ez dirudi zoru irmoan oinarritzen denik ere. Arkitekto batentzat, baliabide hori espazioak irekitzeko modua da.
Etxe barnetik ezin dira ur-jauziak ikusi, entzun besterik ez dira egiten. Wrighten diseinua gu naturarekin elkartzeko sortua izan da. Egongelako beheko sutik gertu, leundu gabeko harri-koskorrak lurretik bertatik azaltzen dira. Kaufmann familiak eguzkia hartu ohi zuen toki zehatza adierazten dute.
Familiak maiz hartu zuen aterpe tokian: familiaren bakarlekua zen, Pittsburghetik pare bat ordutara. 1935ean, udaldirako etxe bat diseinatzeko eskatu zioten Wrighti. Kaufmann jauna oso kezkatua zegoen hormigoi armatuzko zutabe-hegalekin eta, horrenbestez, ingeniari-aholkulariei deitu zien. Pribatuan, Kaufmannek “zazpi kuboen eraikina” deitzen zion, eta “Rising Mildew” (lizun hazkorra) ezizena ipini zion, bertara tantaka sartzen zen ur-kopurua zela eta. Wrightek gaizki hartu zuen eta Kaufmanni planoak itzultzeko eskatu zion: borroka-hitzak arkitekto batentzat.
Bezeroak, berriz, barkamena eskatu zion, eta ingeniari-aholkularien txostena etxeko harrizko horma batean lurperatu zuten. Dena den, geroagoko azterlanek Kauffman jauna zuzen zegoela frogatu dute. Baina etxeak ospea eman zion Wrighti Estatu Batuetan. 1938an Ur-jauziko etxea Time aldizkariaren azala izan zen.