Niki de Saint Phalle
Biluzi arrosa paisaian (Pink Nude in Landscape), 1959
San Sebastian (Maitalearen erretratua/Maitearen erretratua/Beharrezko martiria) [Saint Sébastien (Portrait of My Lover/Portrait of My Beloved/Martyr nécessaire)], 1961eko hasiera
Iruzkinak
Gaueko saioa (Night Experiment), 1959 inguruan
- Izenburua:
- Gaueko saioa (Night Experiment), 1959 inguruan
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Beldurra | Indarkeria
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Niki de Saint Phalle-ren lanak erabat norabide ezberdina hartu zuen 1950eko hamarkadaren amaieran. Olio-pinturak utzi eta muntaiari heldu zion. Gaueko saioa da lan horietako bat. Garai hartako beste muntaia lan askotan bezala, “indarkeriaz betetako objektuak” erabili zituen —pistolak, labanak, zerrak, igitaiak, arraspak, harakin-aiztoak, kurrikak, torlojuak eta abar— eta igeltsu-geruza batean itsatsi zituen. Emaitza lan abstraktua da itxuraz, baina errealitate kutsu bat ere badu: lurraren eta zeruaren azpiko zatiketak paisaia bitxi bat ekartzen du gogora. Atzealde zuriaren eta ilunaren arteko kontrasteak nabarmendu egiten du irudiaren giro larria.
Artistak indarkeriari eta gordintasunari zion beldurra erakutsi eta askatu zuen lan honen bidez. Hurrengo hilabeteetan, pentsamolde-ildo hori jorratu zuen eta indarkeria txertatu zuen bere lanean: eskopetez tiro egin zien bere sorkuntza-lanei, bere hitzetan, “pintura odoletan uzteko” asmoz.