Niki de Saint Phalle
Askatasunaren zuhaitza (Tree of Liberty), 2000
Esfingea (Sphinx), 1995
Iruzkinak
Tenplu ideala (Temple idéal), 1974–88
- Izenburua:
- Tenplu ideala (Temple idéal), 1974–88
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Budismoa | Espiritualtasuna | Islama | Judaismoa | Kristautasuna | Sinbolismo erijiosoa | Sinesmena | François Mitterrand
- Artelan motak:
- Arkitektura | Maketa | Mosaikoa
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Tenplu ideala Niki de Saint Phalle-k 1974an irudikatutako arkitektura-proiektu bat da. Erlijio guztiek partekatzeko gurtzarako toki bat sortzea zuen asmoa. Hemen ikusgai duzuen lana orduan egindako maketa bat da. Eraikinaren goiko aldean jarrita daude Daviden izarra, Buda, Gurutzea eta Ilargierdia, judaismoaren, budismoaren, kristautasunaren eta islamaren adierazgarri. Tiro-margolanak egiten zituen garaian, modu bortitzean adierazi zuen artistak eliza katolikoaren aurka zegoela. Hala ere, beti izan zuen sentimendu erlijioso sakona eta, pixkanaka, fedea malgu bihurtu zitzaion eta erlijio guztietatik edan zuen.
Tenplu ideala lanerako lehen ideia izan eta handik 15 urtera, 1980an, hasi zen proiektua forma zehatza hartzen. Prestaketa-lanetan, Saint Phallek hasierako eredua berriro landu zuen eta hemen ikusten diren ispilu eta zeramika-mosaikoak gehitu zizkion.
Garai hartan Frantziako Kultura ministroa zen Jan Lang-ekin, arte ederretako zuzendariarekin eta François Mitterrand-ekin elkarlanean, bazirudien proiektua burutze-bidean zela. Lehenengo, Marseillan eliza eraikitzea erabaki zuten, ondoren Nîmesen, baina, azkenean, eraikina, 1:4-ko maketa zuena, tamalez, ez zuten inon eraiki. Lehenengoaren oso antzekoa izan arren, bigarren maketa honek badu ezberdintasun garrantzitsu bat: sinbolo erlijioso guztiak maila berean daude. François Mitterrand-ek iradoki zuen aldaketa hori egiteko, Saint Phalleri aipatu zionean Ilargierdiak beste sinboloak mendean hartuta zituela bazirudiela.