Niki de Saint Phalle
Tea Angelinaren etxean (Le Thé chez Angelina), 1971
Dianaren ametsa (Le Rêve de Diane), 1970
Iruzkinak
Atontzen (La Toilette), 1978
- Izenburua:
- Atontzen (La Toilette), 1978
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Gogoeta | Giza harremanak | Sentimenduak | Amatasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Ama, Jacqueline, 1978an hil zitzaionean, haren heriotzak inspiratuta egin zuen eskultura hau Niki de Saint Phalle-k. Ama apain-mahaian makillatzen ari zeneko irudi hura barne-barneraino sartua zuen artistak oroimenean. Autobiografian, amaren edertasuna eta egunero apain-mahaiaren inguruan egiten zituen errituak deskribatu zituen. Kremaz, hautsez, lurrinez eta ezpain-margoz betea egoten zen mahai hura.
Niki de Saint Phallek jarraitu behar ez zen eredua zuen ama, eta bakoitzak bere bizimodua bestearen aurkako noranzkoan bizi zuela iruditzen zitzaion. Ama hil ondoren, gutun bat idatzi zion alabak:
“Nitaz zenuen iritzi txarra oso mingarria eta baliagarria izan zen niretzat, ama. Neure kabuz moldatzen ikasi nuen. Besteen iritziak ez zitzaizkidan axola. Horrek sekulako askatasuna eman zidan. Ni izateko askatasuna. […] Ez dut zure antzik izango, ama. Zuk onartu egin zenuen zure gurasoek eman zizutena: erlijioa, gizonen eta emakumeen rolak, gizarteari eta segurtasunari buruzko iritziak. Nik gauzak zalantzan jartzen igaroko dut nire bizi osoa. […] batzuetan estudiora etortzen zinen, bisitan. Eskuez begiak estaltzen zenituen, nire margolan ikaragarriak ez ikusteko. Estimulu itzela izan nuen hura, bai horixe!”
Gutunaren amaieran, amari eskerrak eman zizkion, ironiaz, hari esker ez zuela bizimodu aspergarririk izan esanez. Ironia hori bihotz txikiz, maitasun-sinbolo naifez, estalitako eskultura honetan ere badago. Hala ere, ez da pentsatu behar lan hau adierazpen autobiografiko hutsa denik. Artista handi guztiek bezalaxe, Niki de Saint Phallek ere bazuen gure zerizana zalantzan ipintzeko gaitasuna.