Niki de Saint Phalle
San Sebastian (Maitalearen erretratua/Maitearen erretratua/Beharrezko martiria) [Saint Sébastien (Portrait of My Lover/Portrait of My Beloved/Martyr nécessaire)], 1961eko hasiera
Tiro handia – J galeriako saioa (Grand Tir– Séance galerie J), 1961
Iruzkinak
Alargun beltz armiarma (Black Widow Spider), 1963
- Izenburua:
- Alargun beltz armiarma (Black Widow Spider), 1963
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Heriotza | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Animaliak artean | HIESa | Indarkeria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Niki de Saint Phalle-k tiro-margolanak egiten aritu zen aldian sortu zuen armiarma beldurgarri hau. Odol gorria ateratzen zaio armiarmari, erdian duen zulo batetik; itxuraz su-arma batez eginiko zulotik. Lan honetan, jada, suma daitezke hurrengo aldiaren hastapenak. Aldi honetan, mota guztietako elementuak erabili zituen, beste lan mota batzuetan ere horrelakoak baliatu zituen, esaterako, erakusketaren ere ikus ditzakezun Erditzeak saileko eta “jainkosak” taldeko lanak sortzeko. Armiarma beltz honen gorputza eskuetako hezurrez eta burezur batez osatua dago. Baliteke burezurra Los Angelesen aurkitu zuen joko-makina batekoa izatea. Artistak zera deskribatu zuen gutun batean, dolar laurden bat sartuz gero, plastikozko burezur bat ematen zuela makinak.
Armiarma Saint Phalleren lanean hasieratik azaldutako motiboa da. Alargun beltza sortu eta hurrengo hilabeteetan, armiarma handi bat jarri zion Erditze arrosa laneko emakumeari sabelean eta armiarmatxoak ilean —lan hori ez dago erakusketa honetan ikusgai—. Geroago egindako gurasoen erretratu batean ere, aitak uhal baten bidez armiarma erraldoi bat lotuta darama. Artistaren azken lanetan, heriotzaren irudi gisa, armiarma hiesaren sinboloa da.