Niki de Saint Phalle
Leto edo Gurutziltzaketa (Leto ou La Crucifixion), 1965 inguruan
Jainkosa zuria / Andre beltzarana (The White Goddess / La Femme Brune), 1963
Iruzkinak
Emaztegaia zuhaitzaren azpian (La Mariée sous l'arbre), 1964 inguru
- Izenburua:
- Emaztegaia zuhaitzaren azpian (La Mariée sous l'arbre), 1964 inguru
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Materiala | Sinbologia | Bizitza | Natura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Tiro-margolanen ondoren, eskulturak geruza zuri uniforme batez estaltzen hasi zen Niki de Saint Phalle. “Aldi zuria” izena hartu zuen aldi hark. Emaztegaia zuhaitzaren azpian laneko emakumearen irudia da horren adibide. Haren zuritasuna are nabarmenago egiten du zuhaitz koloretsuak. 1965ean, elkarrizketa batean, azalpen hau eman zuen Saint Phallek:
“Egiten ditudan objektuak [...] zurbil-zurbilak, egindako gauzen mamuak dira. Koloretan uzten ditudanek bizia zor didate. Zuhaitz koloretsu, ero, zoragarri hau bizitzaren irudia da. Eta azpian dagoen emakumea, goitik behera zuria, odolik gabea, espiritualduta dago. Ez nuen heriotza buruan emakumea egin nuenean. Oro har, gero etorri zitzaizkidan ideia horiek. […] Emaztegaia mozorro-modu bat da. Zuhaitzaren azpian dagoen emakumea hilik dago, sexugabea da. Ez da emakumea. Pentsamendu bat da, edota zonbi bat.”
Batetik fruituak eta loreak eta bestetik aurpegiak, animaliak eta plastikozko jostailuak dituen zuhaitz kementsu honen azpian dagoen emaztegaia ez dago lo; bizitzak abandonatu egin du. Hain gorputz argala duenez, badirudi, pixkanaka, atrofiatzen edo momifikatzen ari dela.