Edukira zuzenean joan

Niki de Saint Phalle

Sarrera

Info gehiago

Biluzi arrosa paisaian (Pink Nude in Landscape), 1959

Info gehiago

Iruzkinak

Autorretratua (Autoportrait), ca. 1958-59

Erakusketa honen abiapuntu dugu autorretratu bat, Niki de Saint Phalle-k autorretratua zela esplizituki adierazi zuen bakarra. 1959 inguruan egin zuen eta irudi honek baieztatu egiten ditu emakume gaztea zela Saint Phallek artearen inguruan zituen uste osoak: alegia, artista-bokazioak ekarritako erronkei aurre egingo ziela eta ez zuela inoiz zalantzarik izango bere arteak eskatzen zion aldaketa erradikalak egiteko.

Urte gutxi zeramatzan margotzen ospitale psikiatriko batean sei asteko egonaldia egin zuenean. Garai hari buruz geroago azaldu zuen artea zela depresioari aurre egiteko aurkitu zuen bide bakarra.

Pasio berri hartan murgildu zen eta bere kabuz ikasitako pintura eta collagearen nahasketa oinarri zituen estiloa asmatu zuen. Irudi honetan, adibidez, arroz-aleak, kafe-aleak, hautsitako ontzi-pusketak, botoiak eta hartxintxarrak erabili zituen. Koloretako zeramika-zatiak ere erabili zituen, Antoni Gaudí arkitekto kataluniarraren Güell parkeari zeharka aipamena eginez, Bartzelonara egin berri zuen bidaia batean asko miretsi baitzuen haren lana. Inoiz artista izateko prestakuntzarik jaso ez zuen arren, begi ona zuen arterako eta museo ugari bisitatzen zituen; garaiko arte giroaren eta joeren berri izateko. Eginiko bidaietan eta ikusitako arte-erakusketetan ezagutu zituen artista jakin batzuen lanak, inspirazioa ekarriko ziotenak, tartean, aipatutako Antoni Gaudí, Robert Rauschenberg eta Jackson Pollock estatubatuarrak, margolan abstraktuak egiten zituztenak, eta Henri Rousseau eta Ferdinand Cheval, Frantziako “naive” artista ezagunak. Dubuffet eta Fautrier ere sormenerako iturri oparoak izan zituen, baina Saint Phalle-ren lanek bi artista horien estiloarekin antzekotasunak badituen arren, urrundu egin zen haiengandik, kolorea biziki maite baitzuen.

Lan honetan, Jackson Pollocken teknika erabili zuen, mihise gainean pintura zipriztintzea alegia, autorretratuaren atzeko planoa sortzeko. Pinturak osorik hartu zuen mihisea.

Irudi hau sortu eta handik hilabete batzuetara, lanaren eskakizun handiak zirela eta, senarra eta Laura eta Philip seme-alabak utzi zituen, bere burua arteari eskaintzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Autorretratua (Autoportrait), ca. 1958-59

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Biluzi arrosa paisaian (Pink Nude in Landscape), 1959

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Gaueko saioa (Night Experiment), 1959 inguruan

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

San Sebastian (Maitalearen erretratua/Maitearen erretratua/Beharrezko martiria) [Saint Sébastien (Portrait of My Lover/Portrait of My Beloved/Martyr nécessaire)], 1961eko hasiera

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Alargun beltz armiarma (Black Widow Spider), 1963

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Tiro handia – J galeriako saioa (Grand Tir– Séance galerie J), 1961

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Kennedy–Khrushchev, 1962

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Katedral gorria (La Cathédrale rouge), 1962

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

O.A.S. aldarea (Autel O.A.S.), 1962–92

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Estatu-buruak (King Kong-erako estudioa) [Heads of State (Study for King Kong)], 1963ko udaberria

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Leto edo Gurutziltzaketa (Leto ou La Crucifixion), 1965 inguruan

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Emaztegaia zuhaitzaren azpian (La Mariée sous l'arbre), 1964 inguru

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Jainkosa zuria / Andre beltzarana (The White Goddess / La Femme Brune), 1963

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Hon lanaren margotutako argazkia, 1979

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Berriro ere Clarice (Clarice Again), 1966–67

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Rosy beltza edo Rosyrena da ene bihotza (Black Rosy ou My Heart Belongs to Rosy), 1965

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Tea Angelinaren etxean (Le Thé chez Angelina), 1971

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Atontzen (La Toilette), 1978

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Dianaren ametsa (Le Rêve de Diane), 1970

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Hegazti burudun totema (Bird Head Totem), 2000

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Askatasunaren zuhaitza (Tree of Liberty), 2000

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Tenplu ideala (Temple idéal), 1974–88

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Esfingea (Sphinx), 1995

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Indarra (La Force), 1987

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Neurritasuna (Temperance), 1993

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Burezurra (Hausnarketarako gela) [Skull (Meditation Room)], 1990

Niki de Saint Phalle, Iruzkina, 2015

Info gehiago