Niki de Saint Phalle
Rosy beltza edo Rosyrena da ene bihotza (Black Rosy ou My Heart Belongs to Rosy), 1965
Atontzen (La Toilette), 1978
Iruzkinak
Tea Angelinaren etxean (Le Thé chez Angelina), 1971
- Izenburua:
- Tea Angelinaren etxean (Le Thé chez Angelina), 1971
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Feminitatea | Emakumea artean | Sorkuntza artistikoa | Forma | Erakusketak | Giza harremanak | Amatasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Tea Angelinaren etxean laneko emakumeak oso mardulak dira. Nana lanetan forma biribilek harmonia alai bat ematen diete irudiei, baina bi emakume hauen gorputz puztuak antiestetikoak dira, irrigarriak ere izateraino.
Niki de Saint Phalle-k The Devouring Mothers (“Ama irensleak”) izeneko erakusketa batean jarri zituen lehen aldiz ikusgai, eta azaldu zuen serie honen oinarrian ama txarrak, inork haien larruan egon nahi ez lukeen emakumeak deskribatzeko nahia zuela:
“Ama irensleak izeneko eskulturen serie hau egin nuenean, hala esan zidan amak: ‘Bihotza, ni ez izatea espero dut’. Gezurra esan nion: ‘Ez, ez, bai zera!’ Gero, pentsatzen hasi nintzen: guztiak gara ama irensleak. Amak ni irentsi ninduen eta nire seme-alabak irensten ari naiz ni”.
Saint Phallek deskribatu zituen ama irensle haiek nana lanen alter ego negatiboa dira nolabait, feminitate bortitz eta suntsitzaile baten haragitzeak. Argi ikusten da hori aurrean dituzten platerei begiratzean: Parisko Angelina te-areto entzutetsuko gozoen ordez, krokodilo bat eta gizon-irudi txiki bat ikusiko ditugu. Artista amatasunaren alderdi ilun bat erakusten ari zaigu; maisu handiek idealizatutako Ama Sortzez Garbiaren irudiaren antitesia.