Georges Braque
L'Estaqueko portua (Le Port de l'Estaque), 1906
Biluzi Handia (Grand Nu), 1907-1908
Iruzkinak
La Ciotat-eko badia txikia (Petite baie de La Ciotat), 1907
- Izenburua:
- La Ciotat-eko badia txikia (Petite baie de La Ciotat), 1907
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Argia | Kolorea | Erakusketak | Paisaia | Itsas paisaia | Ingurunea eta natura | Natura | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa
- Teknikak:
- Puntillismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Braque Parisera itzuli zen 1907ko udaberrian L’Estaque-eko sei paisaiarekin Independenteen Erakusketan parte hartzeko. Denak saldu zituen, bost Wilhelm Uhde kritikari eta bildumagileari, eta seigarrena, Daniel-Henri Kahnweiler galeristari, Braqueren karreran funtsezko rola izango zuenari. Erakusketan Matisse eta Derain ezagutzeko aukera ere izan zuen, eta horiekin Midin elkartuko zen hilabete batzuk geroago, han pasatu baitzuen 1907ko uda. Friesz-ekin batera La Ciotat-en bizi zela, hamabost bat paisaia pintatu zituen lagun pintore berriekin ikuspegiak trukatzen zituen bitartean. Lagun haien eraginpean, Braqueren konposizioek aire-kutsu handiagoa hartu zuten, La Ciotateko badiaren ikuspegi honetan ikus dezakegun moduan. Lan horretan, zuhaitzaren tratamenduan batez ere, Matisseren eragin handia ikus daiteke.
Mihisea prestakin gris leun batekin estalita dago, eta horrek neurri txikiko koadro honi itxura argitsua ematen dio. Era berean, Braquek hemen Signac-en teoria puntillistak aplikatu ditu (teknika hori Derainek erabiltzen zuen), kolore puruen eta osagarrien orbanak askatasunez jarrita, zerua edo uraren islak iradokitzeko. Obra hau hilaurreneko azken lana dela esan daiteke, Braquek laster utziko baitzuen alde batera fauvismoa. Abenturak urtebete eskas iraun zion, eta Udazkeneko Erakusketan Cézanne-ren atzera begirakoa bisitatu zuenean amaitu zen. Orduan ikusi zuen bere bidea zein zen, maisu zaharrari jarraituta, paisaia haiek bere eginda, eta bere moduan interpretatuta.