Georges Braque
Natura hila mahai-zapi gorriarekin (Nature morte à la nappe rouge), 1934
Himeneo (Hymen), 1939-1957
Iruzkinak
Bikotea (Le Duo), 1937
- Izenburua:
- Bikotea (Le Duo), 1937
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Pertsonaia mitologikoak | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Sinbologia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1935an, natura hilekin lanean jarraitu bazuen ere, Braque-k irudiak ere sartu zituen. Bikotea izeneko lan hau, konposizio batean emakumeen silueten presentziaren adibide ezin hobea da. Baina hemengoak ez dira argazkiak. Eserita dauden bi emakume horiek, irudi abstraktu horiek, Musika eta Pinturaren musen pertsonifikazioa dira. Aurrez aurre daude, hizketan. Koadro honen forma bakoitza ebakia izan da, zehaztuta. Horrek erakusten du zorroztasun handiarekin marrazten zuela. Greziako ontziekiko, irudien gardentasunarekiko eta fintasunarekiko zuen pasioari eta grabatuak sortzen zion grinari (aldi berean) esker, Braquek beti bere bereizgarria izan zen zehaztasuna mantendu zuen.
Argiaren eta itzalaren arteko topaketa sutsuak ere mihise honen arreta pizten du. Izan ere, mihisearen erdian dago eta Musikak hartzen du zatirik argitsuena. 1938an, Rosenberg galeriak orduan berria zen barnealde handien seriea jarri zuen erakusgai, horko parte da Bikotea. Luxemburgoko museoaren zaintzaileak, Louis Hautecœur-ek, lan horretan jarri zuen arreta eta Estatuarentzat erosi zuen. Frantziako bilduma nazionaletan sartu zen Braqueren lehen koadro nagusia zen. Gaur egun, Pompidou Zentroko arte modernoaren museo nazionala da Braqueren lan gehien biltzen dituen pinakoteketako bat; izan ere, Pompidouk jaso zituen pintorearen emaztearen dohaintza gehien 1963an hil zenean. Atzerrian beste hainbat bilduma osatu dira, batez ere, Suitzan. Herrialde horretan, Braquek, jarraitzaileak topatu zituen hasieratik.