Georges Braque
Musika-tresnak (Les instruments de musique), 1908
Oinbakarra (Le Guéridon), 1911
Iruzkinak
Bihotz Santua (Le Sacré-Cœur), 1909-1910eko negua
- Izenburua:
- Bihotz Santua (Le Sacré-Cœur), 1909-1910eko negua
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Espazioa | Forma | Geometria | Perspektiba | Paisaia | Hiri-eszenak | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Parisen Montmartre auzoa non dagoen ikusteko, nahikoa da zerumugara begiratzea eta Sacré-Cœur-reko hiru kupulak ikustea. Mihise honetan Georges Braque-k bi txikienak zirriborratu zituen eta, handiena osatu gabe utzi arren, nahikoa da estudiotik pintoreak distantzia batera ikusten zuen basilika ezaguna ezagut dezagun. 1954an, Dora Vallier arte-historialariarekin izandako elkarrizketa batean, Braquek zehaztasunez definitu zituen orduan zer helburu zituen:
“Nik susmatzen nuen espazio berri horren materializazioak erakartzen ninduela ―eta horixe izan zen kubismoaren norabide nagusia―. Hori zen lehen pintura kubista, espazioaren bilaketa. Koloreari dagokionez, argitasunaren alderdiak soilik kezkatzen gintuen. Argia eta espazioa oso antzeko bi gauza dira. Zatiketak balio zidan espazioa eta espazioaren mugimendua sortzeko, eta objektua ezin izan nuen sartu espazioa asmatu arte. Fauvistentzat garrantzitsuena argia zen, kubismoarentzat, espazioa”.
Gerora pinturak abstrakziorantz egindako bilakaerak eraginda, artista askok bazterrean utzi zuten errealitatearen erreferentzia oro. Horixe da Kandinsky eta Mondrian artisten kasua; ez, ordea, Picasso-rena edo Georges Braquerena. Frantziako pintoreak bere pinturetan errealitatearekin harremana mantentzea erabaki zuen, eta 1910eko hamarkadan intentsitate handiagoz paisaiak baino are ukigarriagoak ziren motiboak hartu zituen: natura hilak.