Georges Braque
La Ciotat-eko badia txikia (Petite baie de La Ciotat), 1907
L'Estaqueko biaduktua (Le viaduc à l’Estaque), 1908
Iruzkinak
Biluzi Handia (Grand Nu), 1907-1908
- Izenburua:
- Biluzi Handia (Grand Nu), 1907-1908
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Giza gorputza | Arte afrikarra | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Perspektiba | Biluzia | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa | Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Biluzi Handia obra honek, atzealdean “1908ko ekainean” datutakoak, erabatekoa aldaketa eragin zuen Braque-ren bizitzan eta obran; izan ere, fauvismoarekin haustura markatzeaz gain, Picasso-rekin harreman estua izaten hasi zeneko garaikoa da, eta horrek elkarrekin lan egitera eramango zituen eta kubismoaren sorrera ekarriko zuen. Bi artisten bideak 1907ko udaberrian gurutzatu ziren, Independenteen Erakusketan, baina udazkenean izango zen elkarren arteko tratua ohikoagoa. Biak Montmartren bizi ziren. Braqueren tailerra Bateau-Lavoir-etik gertu zegoen, eta han bizi zen Picasso. Picassok, egun batean, azken konposizioa ikustera gonbidatu zuen. Urtebete zeraman lanean horretan eta Avignongo andereñoak izena zuen. Mihisea ikusi zuenean, Braque Guillaume Apollinaire poetarekin zegoen. Ikusi zuten guztiek bezala, zirrara handia eragin zien obra ikusteak. Koadroa bikaina zen, basatia, erabat berria. Derain-i, Matisse-ri eta Braque berari bezala, Picassori ere garai hartan “arte beltza” izenez ezagutzen zena gustatzen zitzaion. Espainiako pintoreak mihisean sartzea lortu zuen ezagutza estetiko hori, Cézanne-ren erreferentziaz beteta.
Braquek, printzipioa ulertu zuen, koadro hau egin zuen Picassori eta garai hartan Cézanneren Bainulariak berrinterpretatzen zutenei erantzun moduko bat eman nahian. Hemen emakume biluzia pintatu du, plano oso lortuekin sortuta, eta tortsioan dagoen gorputza ikuspegi ugaritatik ikus dezakegu, bere buruaren gainean bira egingo lukeen eskultura balitz bezala. Nabarmena denez, Afrikako artea ere, formen purutasunekin, oso presente dago Braqueren buruan, eta hori ikus dezakegu, bereziki, begi hutseko aurpegian, mozorro baten antzekoa baita. Gainera, eta batez ere, Cézanneren eragina ikus daiteke koadroaren eta pintzelkadaren kontzepzio geometrikoan. Koloreari dagokionez, tonu okre eta grisek eta bolumenak indartzeko plumeatuek erakusten dute fauvismotik erabat urrunduta dagoela.