Georges Braque
Gizona gitarrarekin (L'homme à la guitare), 1942
Billarra (Le Billard), 1944
Iruzkinak
Barnealde handia paletarekin (Grand intérieur à la palette), 1942
- Izenburua:
- Barnealde handia paletarekin (Grand intérieur à la palette), 1942
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Sinbologia | Natura hila | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Surrealismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Braque-rentzat gizakiaren irudiak inguruarekin, inguruan dituen objektuekin duen harremana etengabeko kezka izan zen, batez ere 1940ko hamarkadan. Lan hau, Barnealde handia paletarekin, 1942an margotu zuen, nazien okupazio-aldian. Paleta erdian azaltzen da, pinturaren metafora gisa, planoek, kurbek eta lerro moztuek osatutako geometria baten erdian. Konposizioak okre eta berdeak ditu tartekatuta eta hormetatik datorren hondo beltzak eteten du bizitasun hori.
Ukitu abstraktuko mihise honi ñabardura surrealistak ematen dizkio nolabaiteko giro haluzinogeno horrek eta Braquek ondoren egingo zuen lana iradokitzen du: barnealde handien serie bikaina, bere izate barnekoenaren, poesiari eta musikari lotutako zaletasunen isla. Tailerren seriea, 1949an hasi eta 1956an burutua, esperimentazioen apoteosia da.