Georges Braque
Gitarra (La Guitare), 1912
Fruta-ontzia eta gutunak (Compotier et cartes), 1913
Iruzkinak
Rona (Rhum), 1912-1913
- Izenburua:
- Rona (Rhum), 1912-1913
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Materiala | Testura | Natura hila | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Collage | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Erakusketa honetan Rona obraren presentzia garrantzitsua da, 1912 eta 1913 artean egindakoa baita, hau da, “itsatsitako paperen” teknikarekin esperimentatzen hasi zen urteetakoa. 1912ko irailean, artistak, Avignonen zegoela, haritz-egurra imitatzen zuen paper-biribilkia ikusi zuen erakusleiho batean. Iluminazioa izan zen beretzat. Zerrendatan moztu zuen, eta gero ikatz-ziriz egindako marrazki batekin lotu zituen zerrendak. Marrazkian irudizko mahats-mordoa zeukan marraztuta, eta osatu gabeko hitz batzuk. Picasso une horretan ez zegoen Sorguesen, eta itzuli eta prozedura berria ikusi zuenean, gogoberotu egin zen, eta Braque-k hasitako esperimentazioekin jarraitu zuen. Parisetik urriaren 9an hau idatzi zion:
“Paperaren eta hautsen inguruko zure azken prozedurak ari naiz erabiltzen”.
Beste hitz batzuetan esanda, itsatsitako papera eta hondarra. Esaldi hori kubismoaren une gorena dela esan daiteke. Itsatsitako paperari esker, bi artistek formaren eta kolorearen arteko harremanari irtenbidea eman ahal izan zioten, prozedura analitikoa prozedura sintetiko bihurtu ahal izan zuten; izan ere, material horiek zeinu gisa funtzionatzen dute, erreala metafora bidez ekartzen baitute gogora eta ez imitazio bidez. Braquek honela azaldu zuen:
“Itsatsitako paperak, egur faltsua eta marrazki batzuetan erabili ditudan antzeko beste elementu batzuk ekintzaren sinpletasunagatik ere nagusitzen dira, eta horren eraginez, amarruarekin nahasten dira, hain zuzen ere kontrakoa diren arren. Bestalde, ekintza sinpleak dira, baina buruak sortutakoak, eta espazioan figurazio berri baten justifikazioetako bat dira".
Itsatsitako paper horiei esker, kubismoaren koloreak ugariagoak izango ziren. Artista horien eskuetara iritsitako oro (loreekin pintatutako paper-ebakinak, egurra, kartoi izurtua, egunkari zati bat, tabako-paketea, hondakin-materialak), dena erabiltzen zuten, translazioz, besterik gabe. Egur-itxurako pintatutako paperak egurrezko estaldurak ekartzen zituen gogora, mahaiak, musika-tresnak. Aldiz, egunkari bateko titularreko letrak nahikoak ziren objektua osotasunean gogorarazteko.