Georges Braque
Txori beltza eta txori zuria (L'oiseau noir et l'oiseau blanc), 1960
Ballet Saladeren dekoratua, 1924
Iruzkinak
Lautada I, zelaiak (La Plaine I, les champs), 1955
- Izenburua:
- Lautada I, zelaiak (La Plaine I, les champs), 1955
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Paisaia | Landa-eszenak | Ingurunea eta natura | Frantzia | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Bizitzako azken urteetan, Paris eta Varengeville artean bizi zen Braque. Landagunea eta labarrak, lurra eta ozeanoa izan zituen paisaia-serie baten inspirazio. Haiek izan ziren egin zituen azken margolanak; zeruaren eta lurraren edo zeruaren eta uraren arteko ukipena bakarrik ikusten diren ikuspegi panoramiko zabalak. Errealitateari hain lotuta dauden paisaia horien osaera materia lodiz margotutako bi zerrenda paralelotara dago murriztuta.
Courbet-en paisaia ospetsuen nolabaiteko antza nabaritu izan zaie margolan hauei. Hala ere, aldea zera da, Braqueren paisaietan margolariaren presentzia modu alegorikoan bakarrik baieztatzen dela, ez da inoiz azaltzen, eta Courbet berriz itsasoaren aurrean azaltzen da, sorkuntzaren aurrean, materiarekin eta hutsaren handitasunarekin harremanean.
Margolan bikain hauek asko gustatu zitzaizkion Giacometti-ri eta omenaldia egin zien margolaria hil ondoren:
“Haren lan guztietatik, interes handiena, jakin-min izugarria eta emozioa sortzen didatenak paisaia txikiak dira. Margolan ia lotsati, neurtezin, biluzi, ausart horiei garai batean baino ausardia handiagoz begiratzen diet; margolan horiek gaurko artearen gailurrean daude nire iritziz, zalantzan jartzen duen horrekin guztiarekin”.
Braque hil ondoren egin zizkioten omenaldi guztien artetik nabarmendu beharrekoa da Louvre museoaren patioan André Malraux orduko Kultura ministroak emandako hitzaldia.