Edukira zuzenean joan

Georges Braque

Fruta-ontzia eta gutunak (Compotier et cartes)1913

Info gehiago

Natura hila sonatarekin (Nature morte avec la sonate), 1921

Info gehiago

Iruzkinak

Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre)1917

Izenburua:
Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre)1917
Erakusketa:
Georges Braque
Gaiak:
Artea eta musika | Eragin artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Materiala | Perspektiba | Natura hila | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Kubismo Sintetikoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, 1915eko maiatzean, Braque-k zauri larria izan zuen buruan eta trepanazio bat egin behar izan zioten. Ezin izan zuen lanik egin 1917ra arte. Denbora horretan, Braqueren ingurunean aldaketa asko gertatu ziren. Lehenik eta behin, Kahnweiler arte-merkatariak, alemana zenak, Suitzan errefuxiatu behar izan zuen, beraz, ordutik aurrera, Léonce Rosenberg frantsesak merkaturatu zituen Braqueren lanak. Gainera, Picasso Parisetik urrundu egin zen Errusiako Balleten konpainiarekin. Braquek beste pertsonalitate batzuekin trukatu behar izan zituen bere asmo artistikoak. Henri Laurens eskultore lagunarekin eta Juan Gris Espainiako pintorearekin, esaterako. Grisekin zuen harremana, laburra zen arren, 1917ko Gitarra eta beira hau sortzeko garrantzitsua izan zen, batez ere, koloreen eraikuntzan. Tonu hotz eta beroak teilakatu egiten dira, baita angeluak eta kurbak ere, kontrako ertzetan argi gorri eta berde apalekin kontrastea eginda lortutako oreka bikainean. Hurrengo urteetan, pintoreak motibo bera errepikatuko du, izenburu berberarekin, baina Erik Satie piano-jotzaile lagunaren Socrate drama sinfonikoarekiko duen afinitatea nabarmentzen duten letrak erabiltzea baztertu gabe.

Gerra aurreko kubismoaren oso gertuko konposizioa da oraindik, itsatsitako paperen ildoan, artistak koloreen posizioarekin eta materiaren desberdintasunekin jolas egin baitu. Hurrengo urteetan, Braquek batez ere natura hilak edo bodegoiak egingo zituen, aurreko esperientzietan sakonduz. Baina testuinguru artistikoa ez zen lehengoa. Kubismoa ez zen berrikuntza iraultzailea dagoeneko, beste pintore batzuek, hala nola Grisek, Gleizes-ek eta Metzinger-ek ere erabiltzen zuten, orduan Frantzian bizi ziren artistak aipatzearren. Hori dela eta, Braquek jarraitzaileengandik bereizi behar izan zuen, sortzaile gisa bere burua finkatu ahal izateko.

BESTE ATALAK

Erakusketaren aurkezpena

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

L'Estaqueko portua (Le Port de l'Estaque), 1906

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

La Ciotat-eko badia txikia (Petite baie de La Ciotat), 1907

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Biluzi Handia (Grand Nu), 1907-1908

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

L'Estaqueko biaduktua (Le viaduc à l’Estaque), 1908

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Pianoa eta mandora (Piano et Mandore), 1909-1910

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Musika-tresnak (Les instruments de musique), 1908​

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bihotz Santua (Le Sacré-Cœur), 1909-1910eko negua

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Oinbakarra (Le Guéridon), 1911 

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gitarra (La Guitare), 1912

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Rona (Rhum), 1912-1913

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Fruta-ontzia eta gutunak (Compotier et cartes)1913

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre)1917

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Natura hila sonatarekin (Nature morte avec la sonate), 1921

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Kanefora (Canéphore), 1922

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Frutak mahai-zapi edo fruta-ontzi batean (Fruits sur une nappe et compotier)1925

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Hesiodoren Teogonia grabatuak, Vollard edizioa, Georges Braqueren oharrekin (Seize gravures pour la Théogonie d'Hésiode, éditions Vollard, avec remarques de Georges Braque), 1932

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Igeltsu margotuta (Plâtre peint), 1932

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Natura hila mahai-zapi gorriarekin (Nature morte à la nappe rouge), 1934

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bikotea (Le Duo), 1937

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Himeneo (Hymen), 1939-1957

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gizona gitarrarekin (L'homme à la guitare), 1942

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Barnealde handia paletarekin (Grand intérieur à la palette), 1942

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Billarra (Le Billard), 1944

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

IX tailerra (Atelier IX), 1952-1958

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Txori beltza eta txori zuria (L'oiseau noir et l'oiseau blanc), 1960

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Lautada I, zelaiak (La Plaine I, les champs), 1955

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ballet Saladeren dekoratua, 1924

Georges Braque, Iruzkina, 2014

Info gehiago