Georges Braque
L'Estaqueko biaduktua (Le viaduc à l’Estaque), 1908
Musika-tresnak (Les instruments de musique), 1908
Iruzkinak
Pianoa eta mandora (Piano et Mandore), 1909-1910
- Izenburua:
- Pianoa eta mandora (Piano et Mandore), 1909-1910
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta musika | Argia | Kolorea | Perspektiba | Natura hila
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Analitikoa | Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Pianoa eta mandora izeneko koadro honek Braque-ren lanaren beste fase bat ilustratzen du, “kubismo analitikoa” izenekoa. Ikuspegi klasikoaren haustura garbia zen ordurako: motiboaren ikuspegi bakarra alde batera utzi eta biderkatu egin da, eta objektuak hainbat angelutatik aurkezten dizkigu, ondo-ondoan jarrita edo nahastuta. Perspektiba ere albo batera utzi da, eta planoei, erabat zatituta, nagusitasuna ematen zaie.
Musika-tresnak berehala identifikatu ezin diren arren, koadroaren beheko zatian teklatuaren zati bat antzeman dezakegu, edo mandoraren, laud motaren, kurba, erdigunean; baita sokak ere. Estilizazioa ia abstrakzioaren mugan dago, baina sekula azken urratsa egin gabe, objektuen errealitate ukigarria oraindik ere antzeman baitaiteke. Kubismoaren aldi honek bereizgarri ditu koloreak ere, oso mugatuak eta nahiko itzaliak baitira: grisak, arreak, berdeak eta urdin itzaliak. Aldiz, argia oso garrantzitsua da, eta irudiaren alderdi guztietan modu desberdinean banatuta dago.