Georges Braque
IX tailerra (Atelier IX), 1952-1958
Lautada I, zelaiak (La Plaine I, les champs), 1955
Iruzkinak
Txori beltza eta txori zuria (L'oiseau noir et l'oiseau blanc), 1960
- Izenburua:
- Txori beltza eta txori zuria (L'oiseau noir et l'oiseau blanc), 1960
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Natura | Frantzia | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Horma-pintura
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1952an, Frantziako Museoen zuzendari zen Georges Salles-ek, André Malraux-en babesarekin, Braque-ri eskatu zion margolan bat egin zezala Louvren bilduma etruskoei eskainitako aretoaren sabairako. Ordurako hirurogeita hamar urte zituen Braquek eta hiru hilabetez aritu zen lan hartan. Egin zituen hiru paneletan, forma sentsualeko hiru hegazti handi azaltzen dira, kolore urdin eta beltz distiratsukoak, eta Henrike II.a izeneko aretoak dituen Berpizkunde estiloko egurrezko estalduren urre kolorearekin ezin egokiago uztartzen dira. Handik bi urtera, Aimé Maeght galeria-jabeak, Saint-Paul-de-Vence-n zuen etxerako horma bat hegazti-irudiz apaintzeko eskatu zion Braqueri. Geroago, 1956an, hegaztien gaiari lotutako lehen margolan handiak egin zituen Braquek: Hegaztia eta habia eta Bizkor hegan, eta honela azaldu zuen hautaketa hura:
“Beti izan ditut hegaztiak inspirazio-iturri, nire marrazkietarako eta margolanetarako duten onena ateratzen saiatu izan naiz. Eta hala ere, ahaztu egin behar dut hegazti gisa duten funtzio naturala. Kontzeptu hori ezabatu egin behar dut burutik, hobe esanda, deuseztatu, benetan kezkatzen nauen hori lortzeko: ekintza piktorikoaren eraikuntza”.
1960an, gai horren estilizazioa gailurrera iritsi zen Txori beltza eta txori zuria lanarekin. Hegaztia, Braqueren bizitzaren amaiera aldera motibo enblematiko izan zen hura, egindako esperimentazioen gailurra eta egindako galderen erantzuna da, nolabait; espazioaren eta materiaren arteko lotura da; baita zeruaren eta lurraren, infinituaren eta giza izatearen arteko lotura ere.