Georges Braque
Billarra (Le Billard), 1944
Txori beltza eta txori zuria (L'oiseau noir et l'oiseau blanc), 1960
Iruzkinak
IX tailerra (Atelier IX), 1952-1958
- Izenburua:
- IX tailerra (Atelier IX), 1952-1958
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Sinbologia | Natura hila | Herri-kultura | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Tailerraren gaia klasiko handi bat da XVII. mendetik aurrera eta Braque-ren artista garaikide askok heldu zioten gai horri; tartean Matisse-k eta Picasso-k. Braqueren lanetan, ordea, gai klasiko horrek zortzi mihisez osatutako serie ezohiko bat ekarri zuen, hainbeste urtetako lanaren gailur gisa. Mihise bakoitza mikrokosmos bat balitz bezala dago aurkeztuta, pintorearen espazio mentalaren erakusgarri. Tailerrak toki itxiak dira eta aldi berean errealak eta metaforikoak diren objektuak erakusten ditu tailerretan; adibidez, beti presentzia duen paleta, sorkuntza oroitzeko. Ohiko trebeziaz, materiak edo paper margotuak erreproduzituz egiten du jolas Braquek, lehen egindako lanak eta, batez ere, imitazioari eta errealitatearen eta ilusioaren arteko harremanari buruz zalantzan jarritakoak gogoraraziz.
Serieko lehen mihiseak izan ezik, Tailer guztiek dute hegazti baten irudia. IX. Tailerrean presentzia handia du kolore beltzak, hegaztia desegin da kolorearen leherketa batean, eta espazio osoa hartzen du. Zaila da esaten hegaztia hor dagoen edota ilusio bat den, eta horrek margolanaren giro aztoragarri hori sortzen du. Braquek beti ukatu izan du hegaztiak zama sinbolikoa duenik. Haren presentzia alor plastikoari lotutako behar bat zen eta formen bloke trinkoa haustea zuen funtzioa. Braqueren iritziz, hegaldiak “ukimen-espazio” bat pizten du eta espazio horrek, egilearen hitzetan, “objektutik bereizten gaituen distantzia neurtzeko” aukera ematen du. Espazio hori mugimendua iradokiz egiten du hemen ukigarri. Hegaztiaren gaiak Braquek espazioari buruz egindako esperimentazioen goren unea hezurmamitzen du.