Georges Braque
Rona (Rhum), 1912-1913
Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre), 1917
Iruzkinak
Fruta-ontzia eta gutunak (Compotier et cartes), 1913
- Izenburua:
- Fruta-ontzia eta gutunak (Compotier et cartes), 1913
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Materiala | Testura | Natura hila | Ingurunea eta natura | Herri-kultura | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Sintetikoa
- Teknikak:
- Collage | Ikatz-ziria | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Braque berehala jabetu zen itsatsitako paperen prozedura bidez lortutako efektuak mihiseetan ere imita zitezkeela. Horixe da 1913ko koadro honen kasua, Fruta-ontzia eta gutunak. Braqueren lehen itsatsitako paperaren (Fruta-ontzia eta kopa) pinturan egindako bertsio moduko bat izango zen.
Dena den, hemen eremu leunak pintatu ditu, egurraren zainak pintatzea lortu du, olio-pinturaren gainetik orrazia pasatuz. Braque bereziki iaioa zen teknika horretan, aitak pintura-enpresa bat baitzuen eta, gaztaroan, dekoratzaile-lanbidea ikasi baitzuen harekin. Era berean, koadro honetan itsatsitako paperaren marraztutako elementuak ikus ditzakegu, baina pintzelarekin edo ikatz-ziriarekin marraztuta.
Braqueren obran permutazio horien hainbat adibide daude, jatorrizkoaren eta erreprodukzioaren arteko joan-etorri bertutetsuak. Garai horretako obren gaiei dagokienez, bereziki tailerren eta kafetegien ingurukoak dira; aisialdiko leku horietako mahaiak kopaz, egunkariz, alkohol-botilez, zigarroz edo karta-jokoz beteta daude. Gainera, lokal xume horietako dekorazioa egurra imitatuz pintatutako paperaren edo beste apaingarri batzuen bidez gogorarazten da. Izan ere, garai hartan, pintatutako paperak barnealde burgesetako egurrezko estaldurak eta horma-irudietako oihalak ordezkatu zituen, merkeagoak baitziren.