Georges Braque
L'Estaqueko portua (Le Port de l'Estaque), 1906
Iruzkinak
Erakusketaren aurkezpena
- Izenburua:
- Erakusketaren aurkezpena
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Pertsonaia mitologikoak | Artea eta paisaia | Ibilbide artistikoa | Paisaia | Frantzia | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Fauvismoa | Kubismoa
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Eskultura | Grabatua | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizu Georges Braque (1882-1963) pintore, grabatzaile eta eskultorearen heriotzaren 50. urteurrenaren oroitzapeneko erakusketa honetara. Georges Braque XX. mende hasierako abangoardian gehien nabarmendu zenetako bat izan zen. Pablo Picasso-rekin eta Juan Gris-ekin batera, Braque itsatsitako paperen edo “papier collés” teknikaren asmatzaile izan zen, eta gerraostean abstrakzioaren aitzindarietako bat izan zen.
Hil zenetik berrogeita hamar urtetara, atzera begirako handinahi honek haren sorkuntzako aldi guztiak jasotzen ditu, Fauvismotik hasi eta azken garaira arte. Haren obran zehar egindako bisita kronologikoak bere laneko fase nabarmenenetan arreta berezia jartzen du, hala nola Kubismoan, hogeigarren hamarkadako kaneforetan edo azken paisaietan. Artistaren obra nagusiekin batera, aldaketa tematikoen segidak (paisaia, mahaitxo oin-bakarrak, kaneforak eta estudio edo “atelier” direlakoak, ikerketa artistikoak zabaltzen eta laburtzen dituztenak) modulu dokumentalekin osatzen dira. Horietan, obrak, dokumentuak eta argazkiak bildu dituzte, erakusketari beste ikuspegi batzuk eskaintzeko, hala nola Pablo Picassorekin Kubismoan izandako lankidetza; bere arteak musikarekin zuen lotura estua eta Erik Satie-rekin zuen gertutasuna; baita hainbat poetarekin zuen konplizitatea ere, hala nola Pierre Reverdy-rekin, Francis Ponge-rekin eta René Char-ekin, eta garaiko beste intelektual garrantzitsu batzuekin, Carl Einstein edo Jean Paulhan-ekin, esaterako.
Azken batean, erakusketa honek Georges Braqueren obra artearen historian dagokion lekuan kokatu du, eta ikusleari haren ibilbide artistikoa berriz ezagutzeko aukera eskaini dio.