Georges Braque
Barnealde handia paletarekin (Grand intérieur à la palette), 1942
IX tailerra (Atelier IX), 1952-1958
Iruzkinak
Billarra (Le Billard), 1944
- Izenburua:
- Billarra (Le Billard), 1944
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Perspektiba | Herri-kultura | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1944an, Georges Braque-k Billarren serie bati ekin zion, 1949an amaitu zuen arte. Serie horretan aztertu zituen billar-jokalariek billarreko tapiza inklinatzean dituzten ikuspegi partzialak eta deformatuak. Zazpi mihisek osatutako multzo hau, mahaien eta espazioaren inguruan egindako lanen jarraipena da eta gero eta irrealagoa da. Egileak ez zuen helburua ezkutatzen:
“Beti saiatu izan naiz nire margolanetan infinitua dena ezabatzen. Ez dut objekturanzko ihes-puntu bat bakarrik margotu, baizik eta mihisearen hondotik abiatu eta margolana ikuslearenganantz aurrerarazten saiatu naiz”.
Mihise hau, billarren serieko lehena, pintoreak eskala monumentalean egindako hiru lanetako bat da. Arte Modernoaren Pompidou Museoan dago orain. Billarra osorik dago ikusgai, alboz eta bitan zatituta. Hondoan, horma marroia ere berdin dago tolestuta. Pitxer bitxi bat gure arreta leihorantz desbideratzen saiatzen da eta ekintza nagusia, berriz, mahai-tapiz gainean dago. Itxuraz lakarra da, hondarra nahasirik balu bezala. Billarreko jokalariek sentitzen dutenaren antzeko efektua lortzen du horrekin.