Georges Braque
Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre), 1917
Kanefora (Canéphore), 1922
Iruzkinak
Natura hila sonatarekin (Nature morte avec la sonate), 1921
- Izenburua:
- Natura hila sonatarekin (Nature morte avec la sonate), 1921
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta musika | Eragin artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Erakusketak | Natura hila | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Analitikoa | Kubismo Sintetikoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1921an, Léonce Rosenberg-ek galerian, L’effort moderne erakusketa ederra antolatu zuen, Braque-ren orduko natura hilekin. Arrakasta handia izan zuten obra horiek. Arte-merkatariak babestuta, pintoreak bide horrekin jarraitu zuen, kubismo analitiko eta sintetikoaren ekarpenetan sakonduta, eta ohiko gaiei buruzko koadroen segidak sortu zituen. Gitarrak, fruta-ontziak (Cézanne-ri omenaldia eginez argi eta garbi) eta fruta-errepresentazioak. Braqueren frutek ez zuten Aix-eko maisuak hamarkada batzuk lehenago egindakoen exekuzio maila bera. Oraingo honetan kubismoaz ari gara, horregatik dago mahaia modu bertikalean jarrita. Ikuslearengandik gertuagokoa dela susmatzen dugun posizio batean, "Sonate" hitzak koadroa musika-atmosferan sartzen duen partitura baten izenburua ematen dio. Oso ohikoa da hori Braquerengan.
Koloreak leunak dira, dena fusionatuta eta osatuta dago, bereziki harmoniatsua den konposizioan.
Gerora, natura hilak konplexuagoak bihurtuko ziren. Braque metodoarekin aurrera zihoan, betiko moduan, eta “objektuen arteko espazio” deitzen ziona, formen eta koloreen arteko harremana eta haien arteko distantzia aztertzen zuen. Lan intentsiboari esker, gerra eta gerrak eragindako traumatismoa ahaztu ahal izan zuen. Gogoeta artistikoetan Pierre Reverdy poeta eta lagun leiala izan zuen ondoan. Hura Narbonakoa zen eta Parisera 1910ean iritsi zen. Hurrengo urtean ezagutu zuten elkar eta ibilbide osoan urratsez urrats jarraitu zion Braqueri. 1950ean argitaratutako liburu ezohikoa eskaini zion, Une aventure méthodique [Abentura metodikoa]. Izenburua oximorona da, “abentura eta metodoa” kontraesana baitira, baina ezin hobeto adierazten du Braqueren nortasun konplexua. Liburuan pintorearen koadro eta lanaren inguruko errepasoa dator, eta inoiz ez ditu bereizten gizona eta haren obra, gogoeta handikoa.