Georges Braque
Pianoa eta mandora (Piano et Mandore), 1909-1910
Bihotz Santua (Le Sacré-Cœur), 1909-1910eko negua
Iruzkinak
Musika-tresnak (Les instruments de musique), 1908
- Izenburua:
- Musika-tresnak (Les instruments de musique), 1908
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta musika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Konposizioa | Perspektiba | Natura hila | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Mandolina, klarinetea, bandoneoia eta partitura. Musika-tresnen multzoa, 1908ko udazkenean pintatuta, Braque-ngan emozio gehien sortzen zituen mihiseetako bat da. Artistak beti alboan izan zuen. Beti estudioan gorde izan zuen. Pintoreak sentitzen zuen hildako naturak agertoki egokiagoa eskaintzen zuela mugimendu kubista hasi berria garatzeko. Behin artistak berak azaldu zuen moduan, bodegoia elementu objektiboagoa iruditzen zitzaion.
"Naturaletik lan egiten zuen, horrexek bideratu ninduen natura hilerantz. Natura eskura ez dagoenean, iruditzen zait ez dela natura hila eta ez nau emozionatzen".
Erakusketa honetan ikusiko duzu musika-tresnak oso presente daudela George Braqueren lanetan. Kalkulatu ahal izan da berrehun obratan baino gehiagotan egiten diela erreferentzia musikari. Izan ere, gaztarotik, Le Havren, musikarekiko pasio handia zuen. Flautaz gain, bazekien eskusoinua eta gitarra jotzen, beraz, Montmartreko gauak animatu ohi zituen. Braquek musikari batzuekin zuen laguntasunak hainbat lankidetza artistiko sortu zituen, esaterako, Erik Satie pianistarekin. 1920an, Kahnweiler galerista eta editoreak Erik Satieren Le Piège de Méduse “komedia lirikoan” bildu zituen. Georges Braqueren koloretako hiru grabaturekin apainduta zegoen liburua, eta hori izan zen liburu baten ilustraziorako pintoreak egin zuen lehen lana. Handik gutxira, arte eszenografikoen munduan lehen urratsak emango zituen. Antzerkiko dekoratuei eta arropei eskainitako gune honetako ibilbidean ezagutu ahal izango duzu hori.