Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Emakumea besaulki batean eserita (Femme assise dans un fauteuil), 1944
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Materiala | Paris | Artea eta buruko gaitzak
- Mugimendu artistikoak:
- Art Brut
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Ongi etorri Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna erakusketara. Agnes Husslein naiz, Salzburgoko Museum der Moderne-ko zuzendaria, eta ohore handia da niretzat erakusketa hau aurkeztea. Erakusketa, zuzentzen dudan museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera ekoiztu eta antolatu du, Dubuffet Fundazioarekin lankidetzan.
1945az geroztik, Jean Dubuffetek eredu berriak ezarri zituen artean. 41 urte bazituen ere ardo-merkataritzan lan egiteari utzi eta artean behin betiko jardutea erabaki zuenean, gerra ondoren bere ibilbide artistikoak berehalako garapena izan zuen Parisen. Dubuffeten obrak uko egiten zion tradizioari eta kultura akademikoari, eta haurren, adimen gaixotasunak zituzten pertsonen eta esperientziarik gabeko arte afizionatuen lanetan inspiratzen zen, berak Art Brut gisa definitu zuena sortuz. Obra espontaneo hauei buruz zuen ikuspegi estilistikoak lotura estua du zenbait material sarritan erabiltzearekin, adibidez, lastoaren, harearen edo zaborraren erabilerarekin; berrogeiko hamarkadan eta berrogeita hamarrekoan ohi kanpoko materialak izanik hauek artelanetan. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran Dubuffetek eten egin zituen materialekin egin ohi zituen esperimentu haiek, pinturaren eremuan hizkuntza berri bat garatzeko. Hizkuntza hori gelaska irregularrez osatuta dago, eta pinturaren forma tradizionalak aldarazita agertzen direneko irudimenezko mundu batera eramaten du ikuslea. Dubuffetek irudi bizidunak garatu zituen, eta hizkuntza berri hori arkitekturara eraman zuen. Bere bizitza osoan sistematikoki lan egin zuen egin zituen serie desberdinetan, eta bere lan zabala bere ibilbidearen ia hasieratik dokumentatu zuen. Bere obrak, bere literatur testuekin eta musikan egin zituen esperimentuekin batera, artearen etengabeko berrikuntza adierazi zuen 1945az geroztik, eta antikultura gisa har daiteke.