Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Arabiarra hanka-arrastoekin (Arabes avec traces de pas), 1948
Gaztaina-koloreko iledun andrea aurpegi haragitsuarekin (Châtaine aux hautes chairs), 1951
Iruzkinak
Emakume-gorputza (Corps de dame), 1950
- Izenburua:
- Emakume-gorputza (Corps de dame), 1950
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Edertasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Primitibismoa
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Dubuffet-ek 1950 eta 1951 urte bitartean sortu zuen obra hau. Serie honetako emakume gorputzak ipurdi handi batez, buru txiki batez eta mehe-meheak diren besoez osatuak daude. Iztarrak ez dira osorik ikusten, eta batik bat bagina, lotsariak eta bularrak nabarmentzen dira. Dubuffetek emakumezkoaren gorputzaz egiten duen irudikapenak ezeztatu egiten ditu Greziako kanon estetikoak eta aldizkarietako emakumezkoen irudiak. Nahita egiten dio aurre ikusle jantziak edertasunaz duen ideiari. Emakume-gorputzak (Corps de dames) serieak arau kulturalen kontra artistak ekindako altxamendua adierazten du. Bere ereduak historiaurreko edo herri primitiboetako emakumezkoen irudikapenak dira. Gorputzen irudikapen horiekin, Dubuffetek pin-up-en edo “egutegietako nesken” emakumezko irudia gaitzesten du, hain zuzen ere Estatu Batuetan berrogeiko hamarkadan sortutakoa. Bere Emakume-gorputzak ikuslearen ikuspegi “voyeurista-ri” emandako erantzuna dira. Bularrak, zilborra eta lotsariak aurpegi bihurtzen dira.