Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Haragi hostoratuak (Chairs feuilletées), 1954
Lekuaren planoa (Plan de site), 1958ko apirila
Iruzkinak
Atea askiarekin (Porte au chiendent), 1957
- Izenburua:
- Atea askiarekin (Porte au chiendent), 1957
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Lan-prozesua | Testura | Ingurunea eta natura
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
1955ean Dubuffet Frantziako hegoalera joan zen bizitzera, Vence-ra, alegia. Herria abandonatutako etxeez eta sasitzaz betetako lorategi handiez betea zegoen. Bertan, Dubuffeti hango lur harritsua eta lursail abandonatuak interesatzen zitzaizkion batik bat; eta gauza arruntetan arreta jartzen zuen, adibidez baserritar bati erosi zion zurezko ate batean, bere tailerrean lasai aztertu ahal izateko. Pintura honetan Dubuffetek atea pintatu zuen modua ikus dezakegu. Mihise ebakinen ensanblaje bat da, eta ebakin horietan Dubuffetek egitura desberdinak pintatu zituen brotxaz edo pistolaz. Ondoren, ebakinak elkarren gainean ipini zituen edo markak egin zizkien, horrela hiru dimentsioko efektuak sortuz. Mihise horien bilduma handi bat osatu zuen. Zatitan ebakitzean eta berriro elkartzean, egitura bisual berri bat sortzen zuen.
Dubuffetek berak zioenez: “Lana bi fasetan banatzen zen, lehenengoan mihiseak pintatzen nituen, eta bigarrenean zatiak ebakitzen nituen eta elkarren gainean jartzen nituen, orratzekin eutsiz. Zati horiek kolaz eransteko eta zegokien leku zehatzean jartzeko lana arreta handiz egin behar izaten nuen, eta denbora asko behar izaten nuen. Beraz, lan hori egiteko poliziaren komisario erretiratu baten zerbitzuak kontratatzea erabaki nuen, Fritz jauna alegia, berehala aditu handia izango zena gai horretan”.