Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Astro-substantzia (Substance d’astre), 1959 [Materiologia (Matériologie)]
L’Hourloupe, liburuaren maketa, 1962
Iruzkinak
Rue des petits Champs, 1962
- Izenburua:
- Rue des petits Champs, 1962
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta umorea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Mugimendua | Hiri-eszenak | Paris
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Mendialdean egin zuen egonaldiaren eta naturak eragin zion interesaren ondoren, Dubuffet-en pinturak erabateko aldaketa egin zuen 1961ean, Parisko kaleetan zehar autobusez ibilaldi bat egin ondoren, hiriak eta bertako zaratak interes handia piztu baitzuten artistarengan. Dubuffet jendetzaren mugimendua, kaleen bat egitea, pertsonak, autoak eta dendetako erakusleihoak pintatzen hasi zen. Gai hori pinturaren eremuko hizkuntza berri baten oinarri izango zen. Dubuffetek oso irudi sinpleak sortzen ditu, gehienak besorik gabe, eta soslaian edo aurretik ikusten ditugu. Kolore biziak erabiltzen ditu eta koadroa gelaska irregularretan banatzen du. Horrez gain, testu idatziak barneratzen ditu, eta hemen ikusten dugun irudian, koadroa zatitzen duten testu horiek etxeetako fatxadetako inskripzioak gogorarazten dizkigute. Dubuffetentzat, testu horiek hitz-jokoak eta bere irudiei buruzko aipamen ironiko bat dira, bombance hitzak bizimodu ona esan nahi baitu, Le Futé pertsona azkarra eta L’Amoché xelebre samarra den pertsona. Dubuffetek zirku distiratsu eta animatu bat balitz bezala pintatzen du Paris, antzezle eta eszena barregarriez betetako irudi hauetarako aukeratutako izena, Paris Circus alegia, horren erakusgarri izanik.