Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Antonin Artaud-en erretratua ileak harrotuta (Portrait d’Antonin Artaud cheveux épanouis), 1945
Emakume-gorputza (Corps de dame), 1950
Iruzkinak
Arabiarra hanka-arrastoekin (Arabes avec traces de pas), 1948
- Izenburua:
- Arabiarra hanka-arrastoekin (Arabes avec traces de pas), 1948
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Ingurunea eta natura | Herri-kultura | Sahara
- Teknikak:
- Gouache
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
1947an Dubuffet Aljeriara joan zen, Parisko negu hotzetik ihesi. Beduinoen kulturarekin liluratuta geratu zen eta bost hilabete eman zituen haiekin Mendebaldeko Saharan. Arabiera ikasi zuen eta basamortuko bizimodura moldatzen saiatu zen. Paper gaineko konposizio sinpleak egin zituen, basamortuko ohiturak deskribatzen zituztenak. Dena den, Beduinoekin egin zuen egonaldian, Dubuffet bizimodu naturala eta bat-bateko sormena aurkituko zituelakoan zegoen. Beste bidaiari batzuentzat ez bezala, Saharan izan zituen bizipenak irakasbide izan ziren beretzat. Lagun bati idatzi zion eskutitz batean, Dubuffetek hauxe zioen:
“Jacques lagun hori, hareaz betetako kaxatxo bat bidali dizut, herrialde honetan dagoen gauza garrantzitsuenaren erakusgarri. Ikusiko duzu zein interesgarria den material hori. Irristatu egiten da eta dunetako maldetan behera isurtzen da likido baten antzera. Nekez aurki daiteke halako lagun onik, eta inoiz ez zara nekatzen eskuak harea artean sartzen, forma ematen, bertan lerroak egiten eta marrazten, …Jean Paulhan hiru egun egon zen hemen nirekin… Asko gozatu nuen haren bisitaldiarekin, aspertu egiten bainaiz eta ez nago batere gustura hain arrotza zaidan eskualde honetan. Denbora asko pasako da ezagutzen ditudan leku horiek berriro ikusi baino lehen. Baina nire lanagatik, ordea, denboraldi batez lekuan bertan egiten ari naizen behaketekin eta esperimentuekin jarraitu beharra daukat hemendik alde egin aurretik”.