Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Lekuaren planoa (Plan de site), 1958ko apirila
Fenomenoak (Les Phénomènes)
Iruzkinak
Amorruen bizarra (Barbe des colères), 1959
- Izenburua:
- Amorruen bizarra (Barbe des colères), 1959
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Ensanblajea | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Bizarrak seriea kasualitatez egina dago. Guztia honela hasi zen, Dubuffet-en haurtzaroko lagun batek estoiko zahar batekin konparatu zuenean. Dubuffetek eskutitz bat idatzi zion serie honetako lehenengo marrazkiarekin: antzinaroko estatua baten aurpegi bizardunarekin. Txinako tintaz egindako markez erabat estalitako paper zatiak ezarrita dauden moduak bizar itxiaren ilea gogorarazten digu. Beraz, obra hauek Testurologiak (Texturologies) bere seriearekin lotura dute, garai berean egindako seriea izanik, egiturei buruz egin zituen azterlanetan gainazal desberdinak erreproduzitzen dituenekoa. Dubuffetek bizar handien eta eramaten dituztenen analisi ironikoa egiten du. Ile-masa monumentalak koadroaren espazio osoa hartzen du. Bere bizarrak “bizarren monumentu” barregarriak eta “bizarren paisaiak” dira.