Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Lorategia zoruan (Jardin au sol), 1958 [Elementu botanikoa seriea (Élément botanique)]
Astro-substantzia (Substance d’astre), 1959 [Materiologia (Matériologie)]
Iruzkinak
Bizitza eskaseko estatua txikiak (Petites statues de la vie précaire)
- Izenburua:
- Bizitza eskaseko estatua txikiak (Petites statues de la vie précaire)
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Bizitza eskaseko estatua txikiak batere baliorik ez duten material arruntekin eginak daude, adibidez zabor, txatarra, belaki, harri edo hondartzetan aurkitutako egurrekin. Hondakin produktu horiek —adibidez, Dubuffet-ek zabor-ontzietan aurkitzen zituen detrituek— ez dute batere zerikusirik arte estetikoaren ideia tradizionalarekin. Berrogeiko hamarkadan hiru dimentsioen gainean hasitako esperimentuak egiten jarraitu zuen material arrunt horiekin. Bere esaera hauxe zenez, “Materiala hizkuntza bat da”, material aurkituetan egindako aldaketak, esate baterako hondartzetan topatutako egurretan, ahalik eta txikienak izan ohi ziren. Oso aldaketa gutxirekin, Dubuffetek estatua txiki horiek egin zituen objektu aurkitu horiekin, adibidez mendiko harri batekin, begi hustu eta izugarri horiekin tinko begira ari den aparrezko irudi konkordun bihurtua. Horrez gain, objektu aurkituek materialak imitatzera bultzatu zuten artista. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, paper mâchéz egindako obrekin jarraitu zuen seriean lanean. Hala eta guztiz ere, Sudurreko betaurrekoak (Pince bec) begiratzen ditugunean, materialak zura edo harria gogorarazten digu gehiago, burua lerroez eta orbainez erabat estalita dagoelako.