Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
L’Hourloupe, liburuaren maketa, 1962
Autorretratua, 1966
Iruzkinak
Te-kikara VII (Tasse de thé VII), 1967
- Izenburua:
- Te-kikara VII (Tasse de thé VII), 1967
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
Hemen, L’Hourloupe zikloko ohiko hizkuntza piktorikoa ikusten dugu. Koadroaren goialdeko herenean gelaskak kontzentratzen dira, elkarrekin pilotuta eta lotuta. Itzaleztatutako eta koloreztatutako gainazalek elkartzen dituzte gelaskak, eta koloreak gorri, urdin, zuri eta beltzera mugatzen dira. Te-kikara bat agertzen da irudikatuta plater batean eta koilara batekin. Tamaina izugarria duen kikara honek koadroaren ia espazio osoa hartzen du, eta eguneroko objektuen adibide bat da, adibidez teontzi, guraize edo iturriena, Dubuffetek 1964az geroztik L’Hourlouperen hizkuntzan barneratutako objektuak izanik. Objektu horiek irudien errepresentazioa ordezkatu zuten pixkanaka, artistaren hizkuntza formalaren garapen berri bati bide emanez. Koadro honetan kikara antzeman daiteke oraindik, hala ere, gelasken egituran beste forma batzuk ere ikus ditzakegu. Ondoren egin zituen beste pintura batzuetan, non L’Hourloupeko hieroglifikoek gainazal guztia hartzen duten, ezin da objekturik edo irudirik antzeman. Eguneroko objektuekin, adibidez koadro osoa hartzen duen te-kikara honekin, Dubuffetek L’Hourloupe zikloko irudietarako objektuen mundu bat sortu zuen, azkenik jendea sartzeko moduko gelak eraikitzera eraman zuena.